IDIAZABAL. DV. Lehenengo ostegunean,VII. Mami Lehiaketa egon zen Jubilatuen Elkartean eta hamasei partehartzaile artean ohorezko postuak hauexek izan ziren: 1- Aintzane Berasategi. 2-Arantxa Aierbe. 3-Luis Goiburu.
Lehenengo eta bigarrenaren artean (ama-alaba ziren) bakarrik puntu bateko aldea egon zen. Hirugarrena bi puntura gelditu zen.
Lehiaketa amaitu eta gero, mahai ingurua egon zen artzaintzaren etorkizunari buruz solasteko. Bertan ziren: Juan Mari Zinkunegi (artzaina), Eli Arrillaga (artzaina), Eba Ugarte (Neikerren animalien genetika alorrean diharduena eta latxa eta karrantzana ardien hobekuntza genetikoaz arduratzen dena), Juan Manuel Intxaurrandieta (ITG abeltzaintzaren eta ingurumenaren inguruan lan egiten du eta Nafarroako Unibersitateko irakaslea da)
Moderatzaile lanetan Jose Mari Ustarroz (Idiazabal Gaztaren jatorrizko izen dapenaren lehendakaria) aritu zen.
Heriotzak
Lehengo astean, bi heriotza izan dira Idiazabalen. Alde batetik Antonio Esnaola (Landarregi baserrikoa) bere hileta elizkizunak Ibarran izan ziren eta bestetik Maria Zabala (Orukoa). Goian Bego Antonio Esnaola eta Maria Zabala eta bere sendiari dolumina.