Jueves, 11 de mayo de 2006
 Webmail    Alertas   Boletines     Página de inicio
PORTADA ÚLTIMA HORA ECONOMÍA DEPORTES OCIO CLASIFICADOS SERVICIOS CENTRO COMERCIAL PORTALES

EDICIÓN IMPRESA
SEGURA
SEGURA / Ondarre nekazal turismo baserriak, gaur, bi apartamentu inauguratuko ditu
Duela zazpi urte ireki zuten eta jende asko igaro da baserri honetatik
SEGURA / Ondarre nekazal turismo baserriak, gaur, bi apartamentu inauguratuko ditu
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

SEGURA. DV. Bi apartamentu turistiko berri inauguratuko dira gaur Ondarre nekazalturismoko baserrian. Arratsaldeko 7etan hasiko da Goiekik antolatu duen ekitaldia, turismoaren alorrean Goierrin lanean ari direnak zoriondu eta denen arteko lankidetza sustatzeko asmoz. Herritar guztiak gonbidaturik daude baserria ikustera, gaur edo beste edozein egunetan

Duela zazpi urte zabaldu zuten Ondarre nekazalturismo etxea Karmele Murua eta Felix Goiburu senar-emazteek. Ordutik jende anitz igaro da Oria ibai-ertzean dagoen baserri honetatik eta gustura daude arduradunak. Karmele Muruaren esanetan, urte osoan zehar izaten dituzte bisitariak etxean, eta orain arte 12 lagunentzako 6 gela bikoitz bazituzten, gaur irekiko dituzten bi apartamentu berriekin bost pertsona gehiago hartzeko lekua izango dute, Nekazalturismo araudiek ezartzen duen mugara iritsiaz.

Horrela, Ondarrek orain 8 logela bikoitz eskaintzeko aukera izango du, bakoitza bere komun, berogailu eta telebistarekin, eta denek erabili dezaketen ganbara zabal bat du esparru ezberdinekin: sukaldea, komedorea eta irakurtzeko edo telebista ikusteko lekuekin. Felix Goiburu artzaina denez, gaztandegia ere badu baserriak.

Ondarre baserriak hartzen dituen bisitariei dagokionez, Karmele Mururaren bertako arduradunaren arabera «urtean zehar gehienak Euskal Herrikoak izaten dira, asteburu eta zubiak igarotzera etortzen direnak. Jende hau, famili edo lagun giroan, etxean lasai egotera etortzen da. Oporraldietan, Aste Santuan eta, batez ere, udaran uztailetik irailera, jende asko etortzen da Espainiatik, kataluniar, balentziar eta madrildarrak batez ere. Turista hauek 8-10 egun igarotzen dituzte eta Euskal Herriko paisai, kultura eta gastronomia ezagutu nahi izaten dute, eta asko eskertzen dute hemengo ohituren berri ematea. Atzerritarrei dagokionez, Santio Bidea egiten ari diren erromesak izaten dira gehienetan, frantziarrak batez ere».



Vocento
Agencia Guipuzcoana de Infraestructuras Servicio de meteorología Monitor de tráfico