Jueves, 11 de mayo de 2006
 Webmail    Alertas   Boletines     Página de inicio
PORTADA ÚLTIMA HORA ECONOMÍA DEPORTES OCIO CLASIFICADOS SERVICIOS CENTRO COMERCIAL PORTALES

EDICIÓN IMPRESA
COSTA UROLA
Pou anaiak Mendi Astean
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

Pagoeta Mendizale Elkarteak maiatzaren 29tik ekainaren 4a bitartean Mendi Astea antolatu du. Elkarteko kide den Klari Ondarrak prestatu duten egitarauaren berri eman du. Egitaraua maiatzak 29an zabalduko da Joxean Zumetak eta Iñigo Etxabek Atakama basamortua mendiko bizikletan igaro zuten eta bertan ateratako diapositiba emanaldiarekin. Ondoren, asteartean, Andoni Ormaetxeak bere anaia Xabier-en oroimenez diapositiba emanaldia emango du. Xabierrek Rusiako bost mendi gailur egin eta gutxira mendi istripu batean hil zen. Asteazkenean, Lontxo Portularrume eta Manolo Etxeberriak iaz Marrocon barne egindako Atlaseko trekkina erakutsiko digute. Hiru lehenengo ekitaldiak Pagoeta Mendizale Elkartean izango dira, baina, ekainaren 1ekoa Antoniano aretoan. Izan ere, egun horretan Pou anaiak etorriko dira, Eneko eta Iker, biak ere eskalatzaile aski ezagunak. Astearekin amaitzeko, ekainak 4, igandea, Pagoeta Eguna, jendetza igoko da ohitura bezala Pagoetako tontorrera. 11:30ean meza izango da eta ondoren erromeria txistulari, trikitilari, eta beti bezala giro alaiean.



Vocento
Agencia Guipuzcoana de Infraestructuras Servicio de meteorología Monitor de tráfico