AZKOITIA. DV. 2006 - 2007 ikasturterako matrikula epeak irekia jarraitzen duela gogorarazi nahi izan dute haur eskolatik. 2006ko Irailean hasi nahi duten haurrek, maiatzean egin beharko dute matrikula. Matrikula epea, Maiatzaren 12rarte egongo da zabalik.
Gogorarazi, matrikula egin ahal izateko haurra jaiota egotea ezinbestekoa dela eta haur eskolan hasteko berriz, haurrak 16 aste beteak izan behar dituela.
Besterik gabe, matrikulako inprimakiak jasotzeko edota edozein informaziotarako, Auzmendi bidean gaude. Matrikula egiteko ordutegia berriz, goizeko 9:00etatik 11:00etara eta arratsaldeko 15:00etatik 17:00etara da.