MENDARO. DV. Urtero bezala, datorren maiatzak 18an, Mendaroko Jubilatuen egoitzan Lagun Betikoak, bazkidearen eguna ospatuko dute. Egitaraua hau izango da, goizeko 12:30etan, hildako bazkideen aldeko meza Azpilgoetako parrokian, 14:00etan bazkaria Luzaide jatetxean. Bazkide guztiak izena eman beharko dute maitzak 14an baino leen, eta prezioa da 10 euro, egoitzan apuntatuko da. Urtero directibak aktibidade asko antolatzen du.
Kanpaina
Etxean lorategia edo baratzea baduzu eta etxeko hondakinen kantitatea ongarri bikain bat eskuratuz murriztu nahi baduzu Apunta zaitez Norberak Konpostatzeko anpainara!
Kanpainara atxikitzen bazara: Tailer batean parte hartu eta konpostagailua behar bezala erabiltzen ikasiko duzu.
Tailerra egin ondoren, konpostagailua eta norberak konpostatzeko eskuliburua eskuratuko dituzu doan.
Deitu Udaletxeko 943033282 telefono zenbakira Maiatzaren 18a baino lehen eta eman zure datuak Agenda 21 arduradunari.
Oharrak: Kanpainaren antolatzaileak Gipuzkoako Foru Aldundia eta Gipuzkoako Mankomunitateak dira, Debabarreneko Mankomunitatea barne. Mendaroko Udalak kanpainan parte-hartu nahi dutenen zerrenda bideratuko du soilik. Kanpainaren gauzatzea parte-hartzaile kopuruaren araberakoa izango da.
Gipuzkoako Urak
Bere Mendaroko bezeroei gogorarazten die 2006 urteko lehenengo hiruhilabeteko ura, arazketa eta saneamendu planaren erreziboak ordaintzeko borondatezko epea 2006/05/15ean bukatzen dela. Edozein argibide Lersundi 22 behean dagoen Debako bulegoan egin daiteke edo gure abonatuaren 902 30 22 22 telefonoan.