Unibertsitatean, Kimikako azterketa. Galdera: «Infernua exotermikoa (bero emailea) ala endotermikoa (bero hartzailea) da?». Hona ikasle baten erantzuna:
«Lehendabizi, infernuaren masa denborarekin zenbat aldatzen den jakin beharra dago. Alegia, arimak infernura zenbaterik zenbatera sar-tzen diren (irten ez dira irteten egundo, agi denez). Zenbat arima sartzen ote diren, berriz, begira zer dioten munduko erlijioek: gehienek, beren aldeko fededun ez bazara, infernura joango omen zarela agintzen dute. Nor bakoitza fede bakar batekoa ohi denez beti, ondorioz atera dezakegu hortaz, arima den-denak doazela infernura. Jaiotza eta heriotza tasari begiratuz, bestalde, infernua esponentzialki hazten ari dela ere ondoriozta liteke. Boyle-ren legearen arabera (gasa hoztu egiten da hedatzean; berotu, estutzean), infernuko tenperatura eta presioa mantenduko badira, bolumenak handitu beharra du arimen sarreraren proportzio berean. Beraz, (1) arimen sarrera baino abiadura motzagoan hedatzen bada, infernua desintegratu egingo da noski, tenperatura-presioak handitzean; edo (2), abiadura handiagoan hedatzen bada, infernua izoztu egingo da beinke, tenperatura eta presioa jaistean. Bi aukera horietan zein den egiazko zuzena? Teresak lehenengo kurtsoan esan zidana onartzen badugu «Zurekin nik larrua jo baino lehen, hotz egingo du infernuan», eta bart oheratu naizela ikusirik, bigarrenak behar du izan zuzena. Infernua, hortaz, exotermikoa duzu, izozturik dago eta, arimarik hartu ezinean, akabo: infernurik ez da existitzen dagoeneko. Zerua bai, bada; bere Jainko eta guzti. Izan ere, bart Teresak hala baitzioehasperenka sarri: «Ai, ene; ai, ene Jainkoa !». Nota: Bikain.