Martes, 9 de mayo de 2006
 Webmail    Alertas   Boletines     Página de inicio
PORTADA ÚLTIMA HORA ECONOMÍA DEPORTES OCIO CLASIFICADOS SERVICIOS CENTRO COMERCIAL PORTALES

EDICIÓN IMPRESA
BIDASOA
Pirritx eta Porrotx berriz izango dira Irunen AEKren euskaltegiaren eskutik
Bere 'Maite zaitut' ikuskizunaren bi ekitaldi eskeiniko dituzte Amaia Kultur Zentroan ekainaren 3 an Porrotx bera hurbildu zen atzo hirira saioa aurkezteko
Pirritx eta Porrotx berriz izango dira Irunen AEKren euskaltegiaren eskutik
Porrotx, atzo Irunera egindako bisitan, umeekin jolastu zuen San Juan plazan. [F. DE LA HERA]
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar
PIRRITX ETA PORROTX
Noiz: Ekainaren 3an, 16.30tan lehen saioa, 18.30tan bigarrena.

Non: Amaia Kultur Zentroko areto nagusian.

Sarrerak: 6 euro pertsonako bakoitzeko, edozein adina edukita ere.

Non erosi: Ikuskizun bietarako sarrerak hilaren 15etik auurera jarriko dira salgai Irungo Bilintx Megadendan (Colón Ibilbidean) eta AEK Euskaltegian. Hondarribian Turismo bulegoan egongo dira salgai.

Publicidad

IRUN. DV. Non agertu, han arrakasta. Hala dabiltzate, urtetan, Pirritx eta Porrotx Euskal Herria osoan zehar. Iaz bueltatu ziren Irun aldera hainbat urte eta gero eta Amaia Kultur Zentroko an-tzeztokia bete zuten Berber herriaren inguruan antolatutako ikuskizunarekin. Aurten berriz igoko dira bi pailazoak eta bere troupe berezia taula horietara, honakoan ijituen inguruan sortu duten kontaketekin.

Idoia Genua, AEKko arduradunak, «datorren urtean Irunen eta Hondarribian» izango direla baieztatu zuen, eta joan den urtekoan gertatutakoa ikusirik, ekainaren 3an bi saio emango dituztela ziurtatu ere. Lehena, arra-tsaldeko lau eta erdietan hasiko da eta bigarrena bi ordu geroago.

Sarrerak sei eurotan jarri dituzte antolatzaileek, «Amaiaren alokairua eta beste gastuak kubritzeko» haina diru ateratzeko helburuakin, «izan ere», argitu zuen Genuak, «Irungo Udalaren inongo dirulaguntzarik ez baitugu».

Porrotx, bertan

Iaz egindako aurkezpenaren moduan, honakoan ere, Porrotx bera, baita neska-mutil mordoa ere, agertu ziren prentsaurrekora. Pailazoak, bere lana hori izanik, kantuka, dantzaka eta ohiuka eman zuen bere taldearen proposamenaren berri. Aurkezpena bera ere ikuskizun bihurtu zuen. «Ijituak aspaldidanik egon dira Euskal Herrian», esan, eta hortik aurrera sekulako hitz jario barregiarri baten bitartez aurkeztu zituen Anakleto ijito aitona, bere biloba errumaniarra Romi, Katiuska hartzaundia eta ikuskizunan parte hartu dituzten beste hainbat pertsonaia.

«Ijituen ikurriña urdiña da, zerua baita bere teilatua; azpian berdea du, zelaia baita bere zolua. Erdian gurpil gorri bat dago». Batetik bestera daramaten gurdiaren gurpila dela argitu zuen. «Ijitoen herria eta euskal herriaren topaketa aurkezten dugu», adierazi zuen Porrotxek. «Eta maite zaitut esaten diegu ijitoei, eta naturari, eta baita geure buruari, indarra izan dezagun aurrera egiteko». Saioan zehar egingo dituzten zenbait kanta eta dan-tzaren adibide eman zuen haurren artean, hauek, ahal zuten moduan, bere mugimenduak kopiatzen zituzten bitartean. Guzti hau, Kuban bizitako esperientzia eta Juan Gorriti eskultoreak egindako bideoklipa («Juan Gorritik erakutsi zigun edozein lan egiteko, lehendabizi maitasuna egon behar duela, gero burura eraman eta azkenik eskuekin egin») udazkenean agertuko den DVD berrian agertuko da. Oraingoan oraingoak, «maite zaitut, Irun», bukatu zuen pailazoak, «Aupa Irun! Gora San Martzial! Gora txorizo Pamplona eta patata tortila!».

Gurasoak AEKn

Ekitaldiaren aurkezpenaz gain, Genuak gurasoentzat AEKk sortu zituen Transmisio taldeen berri eman zuen. Talde hauek seme-alaba euskaldunak dituzten eta euskera ez dakiten gurasoei daude zuzenduak eta Pirritx eta Porrotx pailazoen saioak ere hauek promozionatzeko aukera ematen dute.

Zerbait oso ongi egiten ari direlakoan daude AEKn, izan ere, duela bi urte hiru talde baino ez ziren sortu. Iaz, lau atera ziren eta aurtengo ikastaroan bosgarrena ere lortu da. «Ea datorrenean sei talde aurkitzen ditudan», animatu zuen Porrotxek. «Gurasoak gero eta gehio saiatzen dira euskera ikasten eta zuek», esan zien haureei, «zuen laguntza eman behar diezue toki guztitan euskaraz egin ahal izateko».



Vocento
Agencia Guipuzcoana de Infraestructuras Servicio de meteorología Monitor de tráfico