Agur motel! Apirilaren 26'ko ire idatzia irakurri diet. Plazer aundiakin gañera. Aspalditik jarraitzen iat. Nere ustez zaldibitarra iaiz Arantzazun ikasle izana. Askotan ibili niok esanez: To, gure Rufinok gaur ere idazten dik! Zeñek ukatu gizon erritarra iaizenik. Seguraski Lazkaottiki ere ezagutu iukela. Nik Zaldibi ongi ezagutzen diet, historio asko trazakizkiet erri euskaldun arrunta orreri buruz. Orko ostatuetan amakinbat gozatu diet, orko euskara jatorra en- tzunez eta emengoarekin erantzunez. H izkia aizea artzera bidali tarteka eta askozere errazago idazten diet. Ik, bi maisu jator badituk or. Lardizabal eta Iztueta, aukera ederra, nik maiteago diet leenbizikoa, bigarrena gutxietsi gabe. Plazerrakin irakurri iat, ongisko ulertu ere, egi borobillak botatzen dituk. Baiñan, zaldibitarrez idatzi baiuken, plazerra eta barren-barrendik eldu den poza sumatuko nitiken. Nere aitak ala esaten ziken: Emengo euskarak ez dik deustako balio, Goierrin, Goierrin euskara egokia. Lagun tolosar batek berriz: Zuek, zuek, dezute emen euskara garbia eta gozoa. Arira etorriaz, euskal letrak poza galdu ditek, Lazkaottikik ziken poza ura naiko genikek askok. Nik euskararengatik diru asko gastatu diet, eta ez niok erruki, sekulan etziken gogoratu euskararekin dirua irabazi aal zitekeenik. Arriturik niok zenbaitzuek ederki bizi direla euskararen: aitxakiarekin ikusirik. Langabe niok eta uste ez nitiken ateak aillatu ditiet itxiak, baiñan goraki esango iat nere gogozko maisuak aspaldi atxeman nitikela. Langabe euskararekin nola poza arkitu ibilki niok. Ni ez niok euskaldun berria baiñan bai erdaldun berria, naiz an eta emen bizpairu izkuntzetan zerbait ikasi ibili beti. Mairuaken esaldi zaar bat ekarriko iat gogora. Orrela ziotek: Gramatikalariak baiño gizakume zakilagorik non arkitu! Aurrera beti Rufino, bestela izorratuak gaituk eta.