Domingo, 30 de abril de 2006
 Webmail    Alertas   Boletines     Página de inicio
PORTADA ÚLTIMA HORA ECONOMÍA DEPORTES OCIO CLASIFICADOS SERVICIOS CENTRO COMERCIAL PORTALES

GIPUZKOA
BAI HORIXE
Despolitizatu
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

Ez nuke nahi izenburuko hori gaizki ulertzerik. Ez dut esan nahi hemendik aurrera politikaz mintzatu behar ez dugunik; baina uste dut politikari makurregi loturik egon garela joan deneko urtetan. Eguneroko bizimoduarekin erlazio gutxi duen gauza gehiegi entzun eta ikusi izan da bazterretan.

Herri aurreratu eta zibilizatuetan, bitarteko bat baino ez da politika. Hemen, ordea, absolututzat hartu izan da. Adibidez, inori ez diot entzun independentzia behar-beharrezkoa denik hezkuntza hobea lortzeko, nahitaezkoa denik lan prekarioa desterratzeko, ezinbestekoa denik etxeen prezioa jaisteko edo derrigorrezkoa denik eguneroko beste mila problema konpontzeko. Baizik eta «hori eskubide politiko bat da, eta kitto». Ez dut esaten horrela plantea ez daitekeenik, baina nik hutsune handitzat jotzen dut beste era horretan ez planteatzea edo goiko euskarri horiek gabe planteatzea.

Giro berri honetan, bizitza normalizatzeko eske ari dira jende asko. Nik ez dut hori eskatzen, borroka normalizatzea nahi dut nik: erreibindikazio eta manifestazio politikoetatik laboral eta sozialetara pasatzea.

Alde horretatik, sekulako inbidia diot Frantziari. Haien indarra eta ausardia eskatuko nituzke nik, Gobernua dardarizoan ipintzeko: kontratuen lege lotsagarria erretira dezan, bizimodua horrenbeste igo ez dadin, hipotekak jaitsi daitezen, laneko segurtasuna berma dezaten... Hemen, 68ko maiazkumeok burgestu ginenetik ez dago gauza onik.

Bihar Maiatzaren Bata da. Bi eskari dauzkat sindikatoentzat: politika utzi eta sindikalgintzara dedikatzeko eta, posizio onekoen interesak defenditzeaz gain, beste askoren posizioa bera hobetzen ahalegin daitezela.



Vocento
Agencia Guipuzcoana de Infraestructuras Servicio de meteorología Monitor de tráfico