Domingo, 30 de abril de 2006
 Webmail    Alertas   Boletines     Página de inicio
PORTADA ÚLTIMA HORA ECONOMÍA DEPORTES OCIO CLASIFICADOS SERVICIOS CENTRO COMERCIAL PORTALES

COSTA UROLA
AZPEITIA
Haur eskolarentzat behin behineko jolaslekua ondoko aparkalekuan
Gaineko etxebizitzetan egin beharreko lanek ohiko tokiaren erabilpena oztopatuko dute
Haur eskolarentzat behin behineko jolaslekua ondoko aparkalekuan
Behin behineko jolaslekua egongo den lekuan hesiak jarri dituzte. [OIARZABAL]
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

AZPEITIA. DV. Uztaro Haur Eskolako txikiek jolastoki berria izango dute laster.

Haur eskolak atzekaldean dauka berez bere jolaslekua, baina gaineko etxebizitzetan berrikuntza lanak egitekoak dira eta eskolarena den jolasleku horretan aldamioak jartzea ezinbestekoa dute aipatutako lanak egin ahal izateko.

Hori dela-eta, aldamioak han jarrita dauden bitartean umeen- tzat ez da bertan leku egokirik geratuko, eta ordezko jolasleku baten beharrean izango dira Uztarokoak. Behin behineko jolaslekua haur eskola dagoen etxearen aldamenean dagoen sailean kokatuko da, horrenbestez. Zabalgune hori Udalarena da berez, eta aparkaleku ofiziala ez bada ere kotxeak, kamioiak eta bestelako ibilgailuak aparkatzeko erabili ohi da.

Orain, eta haur eskolaren etxepeko obrak hasi aurretik, sail horren zati bat egokitu eta Uztaroko haurrentzako behin behineko jolaserako gunea prestatuko du bertan Udalak. Jolaslekuak hartuko duen tokia hesi batzuekin markatu dute dagoeneko, eta datozen egunetan ekingo zaie egokitze lanei.

Etxepeko lanetarako beharrezkoak diren aldamioak kendutakoan, berriro berezko jolaslekuan ibiltzeko aukera izango dute haur eskolako umeek.

Matrikula epea

Bestalde, eta Uztaroren inguruko berriak alde batera utzi gabe, haur eskolak etzi zabalduko du datorren ikasturterako matrikula. 2005-2006 eperako izen ematea maiatzaren 2tik 12ra luzatuko da, eta irailetik aurrera beraien haurrak Uztarora eraman nahi dituztenek egun horietan zuzendu beharko dute matrikula. 12:45etatik 14:45etara bitartean joan daitezke haur eskolara. Informazioa eskatzeko, berriz, 943 813190 telefonora dei daiteke.



Vocento
Agencia Guipuzcoana de Infraestructuras Servicio de meteorología Monitor de tráfico