ZARAUTZ. DV. 'Solidaritate Asteari' amaiera emanaz, festa giroa nagusiko da gaur goiz eta eguerdi partean alde zaharrean eta batipat Lege Zaharren Enparantzan. Herriko ONG desberdinek beren proiektuak aurkeztuko dituzte herritarren aurrean goizeko 10:00etatik aurrera.
Goiz guztian zehar musika, dantzariak, Montetxio korua, bertsolariak, trikitilariak... ibiliko dira kalez kale. Era berean, Gurutz Gorriak hospital mugikorra jarriko du eta zein lan egiten duten erakutsiko dute elkarteko kideek. Kaleetan kutxa batzuk jarriko dira eta jasotako dirua Sahararen alde izango da, behar handia baitute uholdeen ondoren.