ZARAUTZ. DV. Ikaspilotak antolatuta, atzo goiz partean Euskal jolasen azken jaialdia ospatu zen gure herrian. Ikasturte guztian zehar eta Gipuzkoako zenbait herrialdetan ospatu izan dira jaialdiak, baina atzokoan finalak ziren eta horretarako antolatzaileek gure herria aukeratu zuten, itsas pasealekua hain zuzen.
Guztira 400 ikasle inguru bildu ziren atzokoan, guztiak ere DBHko 3. eta 4. mailako ikasleak eta benetan jaialdi mamitsua izan zen.
Neska zein mutilek froga desberdinak zituzten, lokotxa biltzea, sokatira, ergometroa... eta erakutsi zuten bai lehiakortasuna.
Herrialde desberdinetako ordezkaritza izan genuen malekoan, nahiz zarauztarrik ez. Eguraldia ere lagun izan zuten, eskertzekoa dudarik gabe eta goiz polita pasatzeko aukera izan zuten.