Viernes, 28 de abril de 2006
 Webmail    Alertas   Boletines     Página de inicio
PORTADA ÚLTIMA HORA ECONOMÍA DEPORTES OCIO CLASIFICADOS SERVICIOS CENTRO COMERCIAL PORTALES

TOLOSA - GOIERRI
ALEGIA
Kataluniako Montau Haur Abesbatza Alegian
Kataluniako Coral Infantil Montau haur abesbatza eta Cor Ad Libitum gazte abesbatza Alegian izango dira apirilaren 29tik maiatzaren 1a arte
Kataluniako Montau  Haur Abesbatza Alegian
Txintxarri Abesbatza eta Montau Abesbatza alegiarrek Bartzelonara egindako bisitan eskainitako emanaldian. [DV]
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

ALEGIA. DV. Kataluniako Coral Infantil Montau haur abesbatza eta Cor Ad Libitum gazte abesbatza Alegian izango dira apirilaren 29tik maiatzaren 1a arte. Alegiako Txintxarri Abesbatza kultur Elkarteak gonbidatuta, kontzertu bat eskainiko dute igandean Alegiako elizan.

Alegiako Txintxarri Txiki abesbatzak eta Begueseko Coral Infantil Montau abesbatzak elkar-trukea egitea erabaki zuten 2004an. Iaz alegitarrak Beguesen izan ziren eta bertan kontzertu bat eskaintzeaz gainera hiru egun pasa zituzten bertan. Orain, kataluniarren txanda iritsi da. Alegiako Txintxarri Abesbatzak Bartzelonako Begues herriko Montau abesbatzarekin duen harremanetik sortu da elkar-trukea egiteko aukera. Hogei urteko bizitza du haur abesbatzak; izen bereko helduen abesbatzaren barnean sortu zen. 4 eta 14 urte bitarteko haur eta gazteek kantatzen dute, eta 35 kantari dira guztira. Talde desberdinetan banatuta, Anna Jacas, Mireia Ibarz eta Jordi Llobet i Martik zuzentzen dituzte.

Kataluniako Haur Abesbatzen Federazioak urtero antolatzen dituen topaketetan parte hartzen dute, eta hala, Kataluniako hainbat herritan izan dira. Beguesen bertan hainbat kontzertu eskaintzen dituzte urtean zehar.

Bihar arratsaldean helduko dira kataluniarrak Alegiara. Alegiko bazterrak ezagutzeko aprobetxatuko dute eta, ondoren haur abesbatzako kideen etxeetan lo egingo dute. Hurrengo egunean kontzertua eskainiko dute bi abesbatzek elkarrekin Alegiako San Joan Bataiatzailearen elizan.

Igandeko kontzertua

Eguerdiko hamabietan hasiko da kontzertua. Txintxarri Txiki abesbatza arituko da lehenbizi; hala, bost kantu eskainiko dituzte Idoia Iraola tolosarren zuzendaritzapean. Euskaraz, gaztelaniaz, katalanez eta frantsesez kantatuko dute. Javi Busto hondarribiarraren 'Mantxa Pio' abesti konplexua abestuko dute, baita Baltasar Bibiloniren 'Jo i un pastor' kantua ere katalanez. Aitor Iraola Txintxarri Txikiko kideak lagunduko du pianoan kanta batzuetan.

Segidan, Coral Infantil Montau haur abesbatzak kantatuko du. Sei abesti eskainiko dituzte Bartzelonakoek Jordi Llobet i Martíren zuzendaritzapean. Aurtengo urtarrilean 250 urte bete ziren Wolfgang Amadeus Mozart musikari ezaguna Salzburgen jaio zela, eta hala, haren jaiotzaren urteurrenari ohore eginez, hark konponsatutako bi kantu kantatuko dituzte, 'Canço de bressol' eta 'Joc d´infants'. 'El cant dels ocells' kataluniako kantu herrikoia ere eskainiko dute, eta horrsz gainera, bi abesti eskainiko dituzte euskaraz, Mikel Laboaren 'Txoria txori' eta 'Aldapeko' kantu herrikoia.

Coral infantil Montaurekin batera haien elkarteko gazte abesbatzak ere abestuko du, 'Cor Ad Libitum' koroak hain zuzen ere, Oscar Petersonen 'Hymn to Freedom' abestia kantatuko dute. Anna Jacas arituko da pianoan.

Kontzertuari amaiera emateko, hiru abesbatzek elkarrekin kantatuko dute, 'Xarmengarria' abesti herrikoia euskaraz eta 'Joan del riu' Kataluniako kantu herrikoia katalanez.

Gipuzkoa ezagutzen

Kataluniarrek Gipuzkoako bazterrak ezagutzeko aprobetxatuko dute Alegian egingo duten egonaldia. Hala, igandean bertan Donostiara joango dira eta hango txokoak ikusten ibiliko dira. Astelehenean, berriz, Altzo herria bisitatuko dute. Astelehena gauean egonaldiari agur esateko otordua izango dute abesbatzetako kideek haien gurasoekin.



Vocento
Agencia Guipuzcoana de Infraestructuras Servicio de meteorología Monitor de tráfico