Viernes, 28 de abril de 2006
 Webmail    Alertas   Boletines     Página de inicio
PORTADA ÚLTIMA HORA ECONOMÍA DEPORTES OCIO CLASIFICADOS SERVICIOS CENTRO COMERCIAL PORTALES

COSTA UROLA
AZPEITIA
AZPEITIA / Iraurgi Ikastetxeak bere Euskal Astea ospatuko du maiatzaren 2tik 5era
Antzerkia, musika, bertsoak, ipuinak, hitzaldiak eta irteerak tartean izango dira egitarau zabalean
AZPEITIA / Iraurgi Ikastetxeak bere Euskal Astea ospatuko du maiatzaren 2tik 5era
Pello Añorga Iraurgin izango da asteartean. [OIARZABAL]
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

AZPEITIA. DV. Aurreko ikasturtean egin izan duten bezala, aurtengoan ere bere Euskal Astea ospatzeko prest dira Iraurgi Ikastetxeko ikasle eta irakasleak.

Datorren asteartetik ostiralera, maiatzaren 2tik 5era, ospatuko da 2006ko Euskal Astea Iraurgin eta, aurreko edizioetan bezala, euskal kultura eta ohituren inguruan hainbat ekitaldi prestatu dituzte bertan, maila ezberdinetako ikasleak tarteko direla ekintza ugari garatzeko asmoarekin.

Astearte goizean emango diote hasiera Euskal Asteari, ikaste- txeko soinujoleekin. Ondoren pregoia irakurriko du 6. mailako ikasle batek, eta denek batera 'Ikusi mendizaleak' euskal kanta ezaguna abestuko dute. Estreineko ekitaldiaren ondotik, astearte goiz bertan, 1., 2. eta 3. mailetako ikasleek ipuin kontaketa saioa izango dute, Pello Añorgaren eskutik. 6. mailakoek Ludo eta bere abestien saioa izango dute, eta eskolaurrekoek, berriz, Rokitxoren bisita izango dute (Iraurgi ikastetxeko euskararen maskota ) eta ondoren Patxin eta Potxin pailazoen emanaldia.

Irteera bereziak

Euskal Asteko lehen egun horren arratsaldean Iraurgiko ikasleek lau egun horietarako prestaturiko irteera berezietako bat burutuko dute.

Hain zuzen ere, Azkoitira joango dira ikasle azpeitiarrak, Floreaga Ikastetxera. Bertan, Iraurgikoek beraien ikastetxean landuriko antzerkiak, bertsoak, dantzak eta abestiak eskainiko dizkiete azkoitiarrei.

Asteazkena beste era bateko irteerarekin abiatuko dute Iraurgikoek. Eskolaurreko 3 urteko txikiak izango dira oraingo honetan eskolatik aterako direnak, Trenaren Euskal Museoa bisitatzera. Ostegunean eta ostiralean HHko 4 eta 5 urtekoak joango dira, hurrenez hurren, museora. Bien bitartean, ikastetxeko aretoan ipuin erakusketa zabalduko dute, bigarren eta hirugarren zikloetako ikasleek egindako lanekin osatuko den erakusketa. Asteazken goizeko ekintzekin jarraituz, 4. eta 5. mailakoak Iñaki Zubeldia idazlearekin solasean arituko dira, eta DBH eta Batxilergorkoek, berriz, bertso saioa izango dute Jokin Uranga, Leire Ostolaza, Sustrai Colina eta Amets Arzallusekin.

Arratsaldean Iñaki Zubeldiak solasaldi berri bat izango du ikasleekin, kasu horretan 6. mailakoekin.

Ostiral goizean lehen zikloko ikasleek Rokitxoren ipuina landuko dute. 6. mailako ikasleek, HHko umeei beraiek sortutako antzerkiak eskainiko dizkiete, eta 4. eta 5. mailako ikasleek Aitor Arana idazlearen hitzaldia izango dute. Arratsaldean, bi egun lehenago Azkoitian eginiko saioa errepikatuko dute Iraurgikoek, baina kasu horretan Ikasberri Azpeitiko Ikastolan.

Ostiralean bukatuko da Euskal Astea Iraurgi Ikastetxean. Egun horretan, 6. mailakoek beraiek sortutako antzerkiak LHko beste ikasleen aurrean antzeztuko dituzte. Arratsaldean, berriz, HHkoek Euskal Asteko azken festa izango dute, eta LHkoek herri kirol frogetan hartuko dute parte.



Vocento
Agencia Guipuzcoana de Infraestructuras Servicio de meteorología Monitor de tráfico