ZARAUTZ. DV. Asteburu honetarako 'Karpan zer? egitasmoa antolatu du Zarauzko Udalak, ekitaldi desberdinak izango direlarik Munoan jarrita dagoen karpa erraldoian. Eta hasiera emanaz, gaur bertan, gaueko 9:30etan hasita, bertso jaialdia izango da.
'GR-8 bertso bideak' proiektuaren baitan Zarautz eta Lasarteko bertsolariak arituko dira desafio gisa.
Zarautz ordezkatuko duen hirukotea Felix Zubia, Oier Aizpurua eta Hodei Iruretagoiena dira. GR-8 txapelketa honetan aipatutako hiru bertsolariez gain Nahikari Gabilondo, 'Mantxi', Julen Zulaika eta Aitor Urbietak osatzen dute Zarauzko taldea, nahiz gaurko saiorako Felix, Oier eta Hodei igoko dira taulapera.
Zortzi herrialde
GR-8 txapelketa honetan zortzi herrialde dira lehian. Zarautz eta Lasartez gain, Errenderi, Oiartzun, Hernani, Orio, Mallabi eta Lesaka. Zarauztarrek orainartean hiru saio egin dituzte.
Lehenengoan Errenderian irabazi egin zuten. Ondoren, Zarau-tzen galdu errenderiarekin eta Lasarten ere galdu egun zuten. Gaur beraz laugarren saioa dute.
GR-8 proiektuaren asmoetariko bat, bertsolari gazteei jendeaurrean abesteko aukera ematea litzateke. Sarrera doanekoa denez, herritar guztiak gonbidaturik geratzen zarete gaur afal ondoren Munoara azaldu eta bertsoekin gozatzeko.