ARRASATE. DV. San Andres auzoko festak gaur hasiko dira arratsaldeko 19:30etan etxaflero jaurtiketa eta buruhandien irteerarekin. Gaueko dantzaldia 'Kaixo' taldeak girotuko du 22:30etan hasita Gudarien plazan.
Bihar larunbata haurrentzako puzgarri parkea irekiko da Bedoñabeko herri eskolako patioan goizez eta arratsaldez. 18:00etan txokolatada egingo da Kurtze Txiki plazan. Ondoren txaranga eta buruhandiak egongo dira, eta gauean dantzaldia. Igandean herri kirolak izango dira ikusgai Bedñabeko patioan eguardian. 17:00etan Gorriti eta bere animaliak etorriko dira. Gaueko dantzaldia Egan taldeak girotuko du.
Astelehenean, puzgarri eta fanfarreez gain, 'Betizu' festa ospatuko da 19:30etan Gudarien plazan. Aurrez, Txikitxu dantza taldeak emanaldia eskainiko du 17:30etan.