Jueves, 27 de abril de 2006
 Webmail    Alertas   Boletines     Página de inicio
PORTADA ÚLTIMA HORA ECONOMÍA DEPORTES OCIO CLASIFICADOS SERVICIOS CENTRO COMERCIAL PORTALES

COSTA UROLA
ZARAUTZ
Asier Serrano musikalaria gaur gauean Euskalduna tabernan
'Kafe Torero' kultur egitarauaren barruan 'Hoteleko kantu eta kontuak' izeneko emanaldia eskainiko du Antxon Sarasua lagun duela, azken diskoko hainbat abesti joko dituzte
Asier Serrano musikalaria gaur gauean Euskalduna tabernan
Asier Serrano abeslaria Antxon Sarasua ondoan duela saio bat eskainiko du Zarautzen. [DV]
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

ZARAUTZ. DV. 'Kafe Torero' kultur egitarauaren barruan, Asier Serrano musikari eta idazle ezaguna Antxon Sarasua lagun duela izango da Euskaldunan, gaur gaueko 21:30etan, Hoteleko kantu eta kontuak izeneko emanaldia eskaintzeko. Emanaldi horretan, aspaldian zarauztartuta dauden bi eibartar lagunek, Hoteleko kantuak (Oihuka 2005) euren azken diskoko hainbat abesti joko dituzte ipuin eta narrazioekin nahasian.

Izan ere, Hotelekoak kontuak izan ziren kantuak baino lehenago. 2001ean Apokaliftin Kultur Elkartearen eskutik Hoteleko kontuak ipuin liburua zuen idatzita Serranok eta 2005ean kantutan eman zion ordaina. Diskoa 2005eko urtarrila eta urria bitartean grabatu zuen Serranok Zarautzen prestatutako Aurum estudioan. Horretarako, aurreko bi diskoetako ohiko taldekideak izan zituen alboan: Ander Izeta, Alberto Garzia, Rikar Martinez eta Antxon Sarasua.

Azken honek, Asier Serranorekin elkartu aurretik esperientzia oparoa izan du Zai itxoiten edo Bihar berriz bezalako taldeetan, teklatua jotzen eta abestiak konposatzen. Esate baterako, Serranoren aurreko diskoan (Gerrari bai, Oihuka 2003) Ane, Antxonen alaba jaioberria, da diskoko azken kantaren protagonista. Hiru hilabete zituela hamar bat minutuko saio bat grabatu zuten haurrarekin: oihuak, barreak... Gero grabatutakoan oinarriturik eta ordenagailuaz baliatuz kanta sortu zuten.

'Kafe Torero' kultur egitasmoa hilean behin ospatzen da Euskalduna Tabernan, Martin eta Xabier Etxeberria, Xabier Etxabe eta koadrila aritzen direlarik antolaketa lanetan. Antzerkiak, hitzaldiak, musika emanaldiak..., guztiak ere doaneko sarrerarekin. Beraz, aukera kafetxo bat hartuz zarautzen bizi diren bi eibartar hauek zuzenean entzuteko.



Vocento
Agencia Guipuzcoana de Infraestructuras Servicio de meteorología Monitor de tráfico