Miércoles, 26 de abril de 2006
 Webmail    Alertas   Boletines     Página de inicio
PORTADA ÚLTIMA HORA ECONOMÍA DEPORTES OCIO CLASIFICADOS SERVICIOS CENTRO COMERCIAL PORTALES

GIPUZKOA
BAI HORIXE
Ritornare al segno
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

Aurten ere, salbatua izango da Reala. Garrantzi handikoak izan omen ziren larunbatean Vila-realen aurka irabazitako hiru puntuak. Lasai hartu omen dezakegu arnasa.

Orain, horrebesteko balantzak egin ondoren, balantzea ere egiten hasi beharko: zer egin den ondo, zer egin den erdipurdi, zer egin den ez buru eta ez ipurdi ; eta, batez ere, zerk eraman zuen Reala amildegiaren ertzera; eta, gauza guztien gainetik, nola eta zergatik salbatu den.

Honezkero, norbait konturatuko zen, bai, salbatzailea esan nahi duela Gaizka izenak; eta, izena eta izana sarritan batera doanez, begiz joa izango du nori jo lehen txaloak ere.

Gaia aztertuz, badirudi Realak ondo dakiela zer egin larrialdietan. Hala, duela lau urte, salletarrek Bujedoko herrixkan duten monasteriora eraman zituzten jokalariak, erabat jota zeudenean; eta handik eraberrituta itzuli ziren zelaietara. Aurten, Mur-tzia aldera eraman ditu Bakerok, dena galduta zegoela zirudienean; eta puntuak irabazi eta irabazi ari dira geroztik.

Aspaldi esana utzi zuen Makiavelok, italiar politikari eta filosofoak, zer egin armada bat lur jota dagoenean: ritornare al segno. Alegia, banderara itzuli. Bandera dagoen lekura itzultzea omen da irtenbidea, soldaduak sakabanatuta daudenean, ez gogo eta ez ezer. Banderaren babesean bildu eta indarberritu. Orain ulertzen dut zer esan nahi duen bandearen koloreak maitatzea.

Ritornare al segno. Zazpi silabako goiburu musikaria, txuri urdin maitea bezala. Goiburu egokia, lehen tituluaren hogeitabosgarren urtemugan sinatzeko. Ez da batere makiavelikoa. Besteok ere ikasi beharko dugu.



Vocento
Agencia Guipuzcoana de Infraestructuras Servicio de meteorología Monitor de tráfico