Gaur, asteartea (hilak 25) banatuko dira Ordiziako Gazteentzako II. Ligatzeko Esamoldeen Lehiaketako sariak, Barrena kultur etxean, 18:00etan. aurretik, Asisko Urmeneta marrazkilari nafarraren emanaldia izango da Barrenan, gazteen gozagarri. Horiei ez ezik, Mintzalagun taldeetan ari direnei zuzenduta ere badago emanaldia, eta, orohar, tarte batez umorea lagun izan nahi duen beste edonori. ETB1eko Mihiluze lehiaketan aritzen da Urmeneta, Kike Amonarriz eta Ilaski Serranorekin batera, eta, telebistan egitorgasmoaz atalean egin antzera, ligatzeko kontuen inguruan arituko da Ordiziako gazteen aurrean.