TOLOSA. DV. Tolosaldeko Arraun Klubeko jubenil-senior mailako neskak Euskadiko Txapelketa irabazi dute asteburu honetan, Donibane Lohizunen (Lapurdi). Faboritoen artean zeudela eta aukerak zituzten. Denboraldiak aurrera egin ahala hobera egin dute, eta hauxe azken errematea. Eta orain: Espainiako txapelketa. Sestaon jokatuko da, datorren asteburuan. TAK eta San Nikolas izango dira euskal ordezkariak. Kantabriarrak eta galiziarrak izango dira aurkari gogorrenak.
TAKeko gazteek, bere aldetik, amaitu dute batel denboraldia. Infantil-kadete mailako neskek laugarren egin zuten finalean; lau batel aurkeztu ziren txapelketara, beraz zuzenean finala jokatu zuten. Infantil mutilek, berriz, Federazio Txapelketa jokatu zuten igandean eta irabazi egin zute. Bikain. Bezperan, larunbateko sailkatze estropadan, segundo bakar bategatik geratu ziren finaletik kanpo.