Martes, 25 de abril de 2006
 Webmail    Alertas   Boletines     Página de inicio
PORTADA ÚLTIMA HORA ECONOMÍA DEPORTES OCIO CLASIFICADOS SERVICIOS CENTRO COMERCIAL PORTALES

GIPUZKOA
Gipuzkoa
Euskaraz hitz egiteko aukera
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

Udal liburutegiko goiko solairuan, Jokin Muñozen Bizia lo eleberriaren irakurketari ekin zioten atzo goizean Josebek eta Arantzak. «Urtero gatoz hona», zioen Josebek. «Liburutegitik laguntza eskatu ziguten behin eta geroztik, bizpahiru kapitulu irakurtzen ditugu Liburuaren egunean. Euskaraz egiten dugu beti irakurketa».

Udal Euskaltegiko ikasleak ere liburutegira hurbiltzen dira urtero kapituluren bat irakurtzera. «Lehengo aldia da niretzako eta urduri nago, baina tira, orrialde batzuk irakurriko ditut», adierazi zuen Cristinak. «Euskara praktikatzeko aukera ezin hobea da. Normalean, euskaltegian gaudenean ariketa gramatikalak egiten ditugu eta ozenki irakurtzeko aukerarik ez dugu izaten, horregatik gatoz irakurketa publikoa egitera».



Vocento
Agencia Guipuzcoana de Infraestructuras Servicio de meteorología Monitor de tráfico