Martes, 25 de abril de 2006
 Webmail    Alertas   Boletines     Página de inicio
PORTADA ÚLTIMA HORA ECONOMÍA DEPORTES OCIO CLASIFICADOS SERVICIOS CENTRO COMERCIAL PORTALES

GIPUZKOA
BAI HORIXE
Zurian beltz
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

Aspaldian lanari ihesi, idazlea orri zuriaren aurrean paratu da, hala beharrez. Astoa langan bezala dago: ez aurrera ez atzera. Zurian beltz egin behar derrigor, zer esanik gabe, aukera on baten arrastoan Barren hutsik, sor eta motel sentitzen da, ezer beterik adierazteko gauza ez agiango irakurle ezezagunari: oiloa josten baino trake- tsago sentitzen da. Instanteko oraina paper zuria du; geroa betekizuna, zurian beltz ida-tzi ondorengoa, etorkizuna. Etorkizun beltza, onenean. Paperaren zuriaren distiraren hutsak min eragiten dio begi-ninietan. Eskuan boligrafo tinta-beltza darabil, alfer-lana hasteko nagi bezain herabe. Beldur astun baten zera dago mahaian Ahul sumatzen du, baiki, idazleak bere burua; derrigorrezko arian-arian, ez du ezertara helduko denik uste. Beldur da idazlea. Paper zuriaren aitzinean, katua elorrian bezain estura larrian dago

Hala eta ere, baina, adorearen adorez, hots egin dio beharrari. Hots egin dio beharrari, eta beharrak mugiarazi egin du ahuleriaren gainetik, beldurraren azpitik. Idazlea, halako estuasunean, ez da lotsa noski zernahi erabiltzen. Eta, gupida gabe, jo batera jo bestera, hara non zaion eskuetara erortzen eguneko egunkaria. Ut politika, utik kirola, utikan iritzi-miritziak Jo du zuzen denbora-pasen orrialdera. Eta han zer?, eta Victor Hugo idazle filosofo frantsesaren gogoeta bat, pasarte kodetuan. Letraz letra bete ditu hutsuneak eta horra: «Etorkizunak izen ugari ditu. Ahulentzat iritsi ezina da etorkizuna. Beldurtientzat, ezezaguna dena. Ausartentzat, berriz, aukera ona». Hara, bada, astoaren zalantzak, oiloaren trakeskeriak, katuaren esturak eta idazlearen beldurrak atzenean akabo.



Vocento
Agencia Guipuzcoana de Infraestructuras Servicio de meteorología Monitor de tráfico