ARRASATE. DV. Apirilak 29tik maiatzaren 1a arte, Arrasate Musikaleko Bandak Alicantera bidaiatuko du han kontzertu bat eskaintzeko.
Iker Olazabalen zuzendaritzapean, Alicanteko paseo maritimoan dagoen auditorioan joko dute larunbat honetan, arratsaldeko 19.00etatik aurrera. Kontzertuko egitarauan hainbat pieza euskaldun interpretatuko dituzte, beraien artean Arrasateko zuzendari batzuena.
Ez da lehengo aldia banda honek irteerak antolatzen dituena. Lehengo irteera Saloura egin zuten, joan den urtean Madrilera eraman zituzten beraien soinuak eta aurten Alicantera joango dira, hiru egunetako bidaia bat betetzeko.