Domingo, 23 de abril de 2006
 Webmail    Alertas   Boletines     Página de inicio
PORTADA ÚLTIMA HORA ECONOMÍA DEPORTES OCIO CLASIFICADOS SERVICIOS CENTRO COMERCIAL PORTALES

GIPUZKOA
BAI HORIXE
Ipurtargia
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

EEguzkiaren erdia naiz argitasunean: hura oso-osorik da argi eta ni erdia. Baina erditik ebakiz gero, ni ere banaiz eguzkia adina: dena argi. Eguzkiak baino argi gehiago egiten dut gauez. Eta nik maiteminduei bidea erakusten diet gau ilunean, arriskuan ipini gabe. Behar duten argia besterik ez diet ematen, beste guztia diskrezio purua naiz. Eguzkiak ezin du hori: gehiegi berotzen ditu maiteminduak edo gehiegi bistarazten

Gauza txikiak eta finak maite dituztenen laguna naiz ni. Baratze txikian traktore handirik sartu ezin den bezalaxe, maiteminduen habian ere ezin da ipini argi gehiegi, intimitatea hausten du. Ni gaueko satitxuen laguna naiz; argi txiki-txikia behar izaten dute ehizatzeko, ikusiak izan gabe ikusten dute, eta gauez, niri esker, biltzen dute egun osoko mantenua.

Gauez zeinen pozik dabil-tzan umeak nirekin solasean eta jolasean; gauetan zeinen gustura dabiltzan biologoak, nire kontura tesiak idazteko datuak biltzen. Gauetan zeinen pozik nabilen ni, munduan neroni begira dudala. Gauetan apoek ere niri abesten ditate, txalapartaren soinu erritmiko eta sinkronizatua dariela.

Nire argiarekin ibiltzen ikasten duenak etorkizuna segurtatuan dauka Ni txikia naiz, baina nire argitara ohi-tzen dena, handia izango da, gauza handiak egiteko prestatuko dut. Baina nire edertasuna ez da argia, argia ematea baizik. Nire estetika ez da izatea, ekintza baizik.

Gauean horrenbeste eman duenak on du egunsentian erretiratzea, eta nire arima lurrari itsasten zaio, lurrak ematen duen guztia eskertzeko. Lurraren jabeari ere eskerrak ematen dizkiot, denak handiak egin ez zituelako, eta txikiak ipini zituelako bizi- tzaren ispilu eta eredu.



Vocento
Monitor de tráfico Bidegi Canal Meteo Webcam