AZPEITIA. DV. Iaz lehen aldiz bizitako esperientziari jarraipena emanez, aurten ere urpekaritza ikastaroa egin asmo dute Azpeitiko udal igerilekuan.
Ikastaro hori KSUB urpekari- tza zentroak antolatutakoa da. Bertan parte hartzen duten ikasleek urpekaritzako nazioarteko agiria eskuratzeko aukera ere izango dute. Ikastaroa datorren maiatzaren 11n hasiko da igerilekuan eta, aurrikusitakoaren arabera, sei egunez luzatuko dira eskolak. Sei egun horietan zehar, klase teoriko zein praktikoak jasoko dituzte ikasleek.
Bihartik aurrera
Maiatzean hasiko den urpekari- tza ikastaroan parte hartu nahi dutenek bihartik aurrera izango dute izenak emateko aukera, udal igerilekuan bertan. Ikastaroari buruzko zehaztasun gehiago jaso nahi izanez gero KSUB zentrora ere dei daiteke (943 140185 edo 627 930330 telefonoak). Ikastaroaren prezioa 320 eurokoa da, urpekaritza ekipoa barne dela.