Domingo, 16 de abril de 2006
 Webmail    Alertas   Boletines     Página de inicio
PORTADA ÚLTIMA HORA ECONOMÍA DEPORTES OCIO CLASIFICADOS SERVICIOS CENTRO COMERCIAL PORTALES

CULTURA
Cultura
Judas
Judas
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

Borgesek Judasi buruzko hiru bertsio proposatzen dizkigu Ficciones ipuin-bilduman. Bertan dioenez, Nils Runeberg ikertzaileak, Kristus och Judas liburuan, gezurtzat jotzen ditu tradizioak Judas Iscarioteri egozten dizkion kontuak. Aurrerago, Borgesek berak azaltzen du nola den traizioaren izaera Jesusen sakrifizioari lotua, gurutzeari dagokiona.

Runenbergen ustez, Salbatzaileak ez zuen gizon baten premia gainontzekoak erredimitzeko, baina aukeratu egin zuen, eta Judasek infernua bilatu zuen, Jainkoaren zoriona aski zitzaiolako. Ikerlariaren arabera, Judasek bakarrik igarri zuen Jesusen egia beldurgarria.

Duela urte gutxi Egipton aurkitu eta orain zaharberritu den Judasen ebanjelioa teoria hau berrestera dator. Tamalez, sinesgarritasunari dagokionean, ebanjelio hau besteak bezain fidagaitza da. Egiari bainoago, egi goseari erantzuten baitiote denek; hori gutxi balitz, zeharkako lekukotzak dira denak, apostoluek ez eta beste batzuek idatziak. Ondorioz, ez da burugabea pentsatzea, ebanjelio haiek denborak eta salbazio egarriak puztutako testu bihurtu zirela, bataren nahiz bestearen interesetara bihurrituak, ahozko tradizioa nola.

Umberto Ecok, bere aldetik, beste azalpen bat planteatzen digu Foucault-en penduluan. Italiarraren ustez, Markos, Mateo, Lukas eta Joan taberna batean elkartu lau narratzaile ziren. Argumentu beretik abiatuta, fikziozko salbatzaile bati buruzko lau istorio idazteko konpromisoa hartu zuten.

Haatik, nekez jakin dezakegu egia. Liburuetan betikotu gezur bat egia bihur daiteke denborarekin; eta alderantziz. Guztiarekin, zilegi da pentsatzea Getsemanin Jesusek gurutzerako izan zituen zalantza berberak izan zituela Judasek musua ematerakoan. Eta zalantza gizatiar haiek lagun, azken unean, musua beste norbaiti eman ahal ziola, maisua salbatzeko. Beharbada, horregatik esan zien Judasek apaizburu eta herriko zaharrei (Mt 27, 3-4), «oker egin dut, errugabea heriotzara eramanez».



Vocento
Monitor de tráfico Bidegi Canal Meteo Webcam