Viernes, 14 de abril de 2006
 Webmail    Alertas   Boletines     Página de inicio
PORTADA ÚLTIMA HORA ECONOMÍA DEPORTES OCIO CLASIFICADOS SERVICIOS CENTRO COMERCIAL PORTALES

EDICIÓN IMPRESA
EZKIO-ITSASO
Santa Lutzia eta Ezkio auzoen artean dagoen zuloz betetako errepidearen konponketak aste bete barru amaituko dira
Errepideko bazterretan gelditu diren koskak ere konponduko dituzte
Santa Lutzia eta Ezkio auzoen artean dagoen zuloz betetako errepidearen konponketak aste bete barru amaituko dira
Santa Lutzia eta Ezkio arteko errepidearen zati bat. [M. GALILEA]
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

EZKIO-ITSASO. DV. Orain dela ia hiru hilabete, Santa Lutzia eta Ezkio auzoen arteko errepidea konpontzen hasi ziren, bertan zeuden zulo desberdinak nahiko arriskutsuak zirelako bizilagunentzat leku batzuetan.

Hau konpontzeko intentzioarekin proiektu bat burutu zuten Foru Aldundikoek eta aukeratutako enpresa obrekin hasi zen. Lehenengo eta behin errepidean zehar zeuden zulo guztiak estali zituzten, eta ondoren bide osoa asfaltatzeari ekin zioten.

Momentu honetan asfaltatze lanak amaitu dira eta geratzen den gauza bakarra ez labaintzeko eskualdia ematea da zahar-berritze obra honekin amaitzeko.

Dena den, Udalak antzeman zuen errepideko alboetan nahiko koska handia geratzen zela eta beharbada arriskutsua izan zitekeela kotxeentzat. Horregatik Diputazioarekin hitz egin zuten eta hauek koskak konpontzeko baimena ere eman diete.

Udalekoek uste dutenaren arabera, errepidearen obra hauek hemendik aste batera inguru amaituta egongo dira.

Aurrekontua

Gipuzkoako Foru Aldundiak bost proposamen jaso zituen obrak egiteko. Hauek aztertu eta Probisa Tecnología y Construcción S.A-k egingo zituela erabaki zuen.

Enpresa honek 164.300 eurotan eta bi hilabeteko epean obra egingo zuela esan zuen. Denbora pixka bat luzatu da baina antzematen denez hemendik oso gutxira errepide berritua izango dute Ezkioko auzotarrek.



Vocento
Monitor de tráfico Bidegi Canal Meteo Webcam