Jueves, 13 de abril de 2006
 Webmail    Alertas   Boletines     Página de inicio
PORTADA ÚLTIMA HORA ECONOMÍA DEPORTES OCIO CLASIFICADOS SERVICIOS CENTRO COMERCIAL PORTALES

GIPUZKOA
BAI HORIXE
Gizaki modernoa
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

Becketten obra osoa irakurri berri dut: nobelak, teatroa, poesia, pentsamentuak. Orain, dirudienez, ehun urte betetzen dira idazle irlandarra jaio zela, eta faustoak izanen ditugu laster, jakina. Ni aurreratuta nabil, beraz. Aurreratuta eta ezinbestean durduzatua, nahasia, kolpatua. Inor ez da onik irteten halako maratoi baten oinazetik.

Baina gauza batzuk behar nituen jakin, hainbat esames egiaztatu. Orain badakit Samuel Beckett lagun dudana. Eta orain badakit, hitzak errauts eta bizitza laborrizko bekatu bihurtu zituelarik, zergatik den hain xaloa, hain hu-tsala, egun idazten den ia guztia.

Becketten helburua ez da eskandaluzkoa, ez da artistillo posmodernoek edozein pitokeriarekin gizartea epatatzeko daukaten jaidura barregarria. Egun ez du gizartea ezerk epatatzen, ez bada egunerokotasunak berak. Eta apenas horrek ere. Egunero ikusi eta irakur-tzen ditugu basakeriak, hilketak, bidegabekeria anker eta sinestezinak. Arteak ezin du errealitatea baino errealagoa izan, ezta sinesgarriagoa ere.

Arma bat, baliapide bat du gizakiak beste inork ez duena: hizkuntza. Hitz egiteko gaitasuna. Hizkuntza, Becketten-tzat, susmagarria da, iluna, hutsala; baina, hala ere, gizakiak ez du hitza besterik, ez dauka beste baliapide- rik harremanetarako, mundua ulertu edo aldarazteko, eta halaxe saiatzen da, hizkuntza debaluatu, inkoherente, ezinezko, sinbolikoaren bidez angustia, zentzugabea, frakasoa saihesten. Beckettek, beste inork ez bezala, isiltasuna idazten du, esan ezin dena. Alegia, gizaki modernoaren eguneroko kupida-gabea.



Vocento
Monitor de tráfico Bidegi Canal Meteo Webcam