ZARAUTZ. DV. Joan den astean Kirol Elkarteko bi neska talde Euskadiko txapeldun atera baziren orain beste taldeek lortutako sarien berri eman behar dizuegu. Josu Beristainek entrenatzen dituen jubenilak Udaberriko Saria eskuratu dute. Aloña Mandiri 25 eta 22 gainditu ondoren.
Partida hogeina amaitu ondoren luzapenean nagusitu ziren gure jokalariak. Aialako taldean gainera jokalari guztiak lehenengo urtekoak dira eta datorren denboraldian maila bertan izango ditugu berriro jokoan.
Elena Aldazek zuzentzen duen kadete taldeak ere asteburuan lortu du Udaberri Sarian garaipena. Usurbil izan zuten aurkari eta 25-18 irabazi zuten finalean. Aldaketa 16 taldean bigarren urteko kadeteak aritu dira baino lesioak zirela eta sarritan infantilak ere erabili ditu Elenak.
Azken fasea, Iruñan
Bestalde dagoeneko ezagutzen da Josu Balentziagaren neskak hurrengo fasea non eta noiz jokatuko duten. Iruñan izango da. Zarauztarrak Marina Park kantabriarra izango dute aurkari apirilak 29an, larunbata, eta igandean, apirilak 30, etxeko taldea Loyola. Lehena bakarrik pasako da azken fasera eta Aldaketa 16ko jokalariak aukerak dituzte, kontutan izanik gainera etxetik urbil jolasten dutela lehenengo fase hau eta zaletuen laguntza beraz ziurtatuta izango dutela, denboraldi osoan izan duten bezala. Os envio fotos de equipos femeninos de balonmano. Fotos 1 (cadetes) y foto 2 (juveniles)