Miércoles, 12 de abril de 2006
 Webmail    Alertas   Boletines     Página de inicio
PORTADA ÚLTIMA HORA ECONOMÍA DEPORTES OCIO CLASIFICADOS SERVICIOS CENTRO COMERCIAL PORTALES

EDICIÓN IMPRESA
AlDia
Udalak daude 'Euskararen Telefonoak' 2005 urtean jaso zituen kexen buruan
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

DONOSTIA. DV. Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak sortutako Hizkuntz Eskubideen Behatokiak 2001 urtean abian jarri zuen Euskararen Telefonoak (902194332, www.euskararentelefonoa.com)805 dei jaso zituen 2005 urtean. Behatokiak iaz bildu zituen 813 kasuetatik gehienak, beraz, herritarrei eskainitako parte-hartze sistema horren bitartez heldu zitzaizkion euskaldunen hizkuntza eskubideen urraketak biltzeaz, salatzeaz eta bideratzeaz arduratzen den erakundera.

Telefonoak kexatzeko, txalotzeko eta kontsultak egiteko aukera eskaintzen badu ere, kexak izan ziren erabat nagusi telefonoz zein web gunearen bitartez bideratu ziren espedienteen artean: 729 kexa 38 txalotzeren aldean.

Erabiltzaileen artean, berriz, gipuzkoarrak izan ziren nagusi (%37), nafarren (%26), bizkaitarren (%23) eta arabarren (%14) aurretik.

Eremu publikoak, 359

Erakunde publikoen jarrerak eragindako 359 kexa bideratu zituzten herritarrek Euskararen Telefonora. Kexen buruan, udalak, eta horienean, Donostiakoa. Izan ere, udalen jarrerak eragindako 121 kexa jaso ziren Euskararen Telefonoan: 14 Arabakoek, 44 Bizkaikoek, 34 Gipuzkoakoek (horietako 23, Donostiakoak), 3 Lapurdikoek eta 26 Nafarroakoek.

Udalen ondotik, Eusko Jaurlaritza da kexa gehien hartu zituen erakundea. Eusko Jaurlaritzak egindako hizkuntza eskubide urraketak salatzen zituzten 87 kexa jaso bitziren. Aipatzekoa da kopuru handiena Osakidetzak (17), Euskal Herriko Unibertsitateak (14) eta Herrizaingo Sailak (11) jaso izana. Urteko jarduera biltzen duen txostenaren aurkezpenean Paul Bilbao Behatokiko zuzendariak azaldu zuenez, Euskal Autonomia Erkidegoan urteak aurrera egin ahala «naturalizatu» egin da urraketa. «Administrazioari ondoriorik eragiten ez dionez, inpunitate osoz gertatzen da», adierazi zuen.

Beste administrazio batzuek ere jaso zituzten euskaraz bizitzeko eragozpenak aurkitu zituzten herritarren kexak. 49 Nafarroako Gobernuari buruzkoak izan ziren, eta 40 Espainiako Estatuko Administrazioari atxikiak. Frantziakoak 6 jaso zituen, Eusko Legebiltzarrak baino bat gehiago. Foru Aldundiei dagokienez, Gipuzkoako Foru Aldundia dago sailkapenaren buruan (28), Bizkaiko Foru Aldundia dator ondoren (20), eta Arabakoa da kexa gutxien jaso dituena (2 baino ez). Erakunde pribatuei buruzko 370 kexen buruan, berriz, merkataritza gune eta denda handiak daude (86), sektoreen arteko kexa-banaketa nahiko orekatua bada ere.



Vocento
Monitor de tráfico Bidegi Canal Meteo Webcam