Miércoles, 12 de abril de 2006
 Webmail    Alertas   Boletines     Página de inicio
PORTADA ÚLTIMA HORA ECONOMÍA DEPORTES OCIO CLASIFICADOS SERVICIOS CENTRO COMERCIAL PORTALES

EDICIÓN IMPRESA
AlDia
Berriz lizentzia ukatu dion erabakiaren aurkako errekurtsoa aurkeztuko du Euskalerria Irratiak
Nafarroako Gobernuak «ezkutuan» jokatu duela dio, «gizartea ezustean harrapatzeko» Elkartasun-adierazpen ugari jaso ditu Iruñerrian euskaraz diharduen irrati bakarrak
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

DONOSTIA. DV. Berriro ere emititzeko lizentziarik gabe utzi duen Nafarroako Gobernuaren erabakiaren aurkako errekurtsoa aurkeztuko du Iruñerrian euskara hutsean diharduen Euskalerria Irratiak, horren zuzendari Mikel Bujandak atzo Iruñean egindako prentsaurrekoan azaldu zuenez.

Nafarroako Gobernuak «ezkutuan» jokatu izana salatu zuen Bujandak, «gizartea ezustekoan harrapatzeko» asmoz. «Jarduteko modu hori ez zaie ondo atera, ordea -gehitu zuen- gizarteak badu-eta informaziorik».

1998ko lizentzia banaketa bertan behera utzi zuen Nafarroako Auzitegi Nagusiaren aginduz errepikatu behar izan den banaketak, alegia, horren inpartzialtasuna zalantzan jartzen duten puntu ilun ugari ditu Euskalerria Irratiaren ustez. Batetik, kontratazio-mahaiko buru aurreko prozesuan gaitzetsia izan zen Ángel Sanz Barea izan da berriro ere. Bestetik, lizentzietako bat eskuratu duen Nafarroako Unibertsitatearekin eta Gobernuarekin lan-harremanak dituen DOXA etxeari agindu zitzaion txosten teknikoa. Jakina denez, oraingo ho- netan ere jokoan zeuden bi lizen-tziak Nafarroako Unibertsitateari eta, arazo ekonomikoak medio, otsailean emititzeari utzi zion Net21ri esleitu dizkio Nafarroako Gobernuak, bere garaian auzitegiak indargabetu zuen erabakia berretsiz.

Nafarroako Auzitegi Nagusiak aurreko lizentzia banaketa bertan behera utzi aurretik agindu zituen adituen txostenak ere erakutsi zituen Mikel Bujandak. Haietako batean, kazetaritzaren ikuspegitik beste biak baino puntu gehiago lortu zituen Euskalerria Irratiak. Gainerako bi lehiakideen proposamenek zituzten hutsuneak ere nabarmentzen dira txostenetan.

Hurrengo asteetan «Euskalerria Irratiaren egoeraren berri» emateko hainbat jarduera jarriko dituela martxan urreratu zuten irratiko ordezkariek. Bien bitartean, elkartasun-adierazpen ugari jaso ditu. Besteak beste, Miguel Sanz buru duen gobernuaren erabakia gogor kritikatu duten eta Francisco Iribarren Ekonomia kontseilariari esleipenari buruzko argitasunak eman ditzan eskatu dioten EA, EAJ eta Aralar alderdiena, Kontseiluarena eta Euskara Kultur Elkargoarena.



Vocento
Monitor de tráfico Bidegi Canal Meteo Webcam