BERASTEGi. DV. Gipuzkoa mailan egin den pilota eskolen arteko txapelketan, emaitza onak lortu dituzte Berastegiko eskolakoek.Lehen kanporaketak, eskola bakoitzak bere eskualdean jokatu ditute, hauen kasuan, Tolosaldeako herri desberdinetako pilotarien artean hain zuzen ere. Berastegiko 5 taldek parte hartu dute txapelketa honetan, alebin mailan,2 taldek eta benjamin mailan 3 taldek.Talde bakoita, hiru-lau pilotarik osatzen dute eta puntuatzeko garaian berriz, tenisko puntuaketaren antzera egiten da. Banaka naiz binaka jokatzen dituzte partiduak , horrela denek parte hartzeko aukera izaten dute. Orokorrean guztiek maila ona eman dutela esan daiteke .Alebin mailan, Berastegi A taldeak lortu zuen eskualdeko topaketan garaile izatea eta ondorioz Gipuzkoako mailara pasatzea. Beñat Salbarredi, Josean Aranalde , Jon Matxinea eta Xabier Saralegik osatzen zuten taldea. Aurten ehun urte betetzen dituen Zestoako Gurutzeaga frontoiean jokatu ziren azken hiru kanpoaketak. Oiartzun, Usurbil eta Arrasateko taldeen aurka lehiatzea egokitu zitzaien, hiruretan garaipena lortuz eta ondorioz txapela eskuratuz Sari banaketa, Imanol Fernandez de Larrinoa Foru Aldundiko ordezkaria eta Gorka Unanue Zestoako alkateak egin zuten.
Berastegiko pilota eskolan, 25 mutiko daude egun. Ostegunero biltzen dira entrenamenduak egiteko eta pilotaz gozatzeko. Hiru gaztek daramate pilota eskola honen ardura: Ibai eta Aritz Mujika eta Iban Agirrezabalak hain zuzen ere. Txapelketa honetaz gain, eskualdean nahiz herrian antolatzen diren hainbat topaketetan ere parte hartzen dute.