OIARTZUN. DV. Joan den igandean, Erramu egunean, Oiartzungo San Esteban Parrokiko hainbat eliztarrreki, eguardiko 12:00etan, Elizalde auzoko San Joan kapilaren aurrean egin zen erramuen bedeinkazioarekin, aurtengo Aste Santuari hasiera eman zioten. Erramuak bedeinkatu ondoren, prozesioan San Esteban elizara hurbildu ziren eta bertan Meza Nagusia ospatu zen.
Hurrengo elizkizunak, datorren ostegunean izango dira. Azken afaria, Altzibarko kapilan 17:00etan, eta San Esteban parrokian 18:00etan ospatuko da. Ordu Santua, berriz, gaueko 21:00etan, San Esteban parrokian. Ostiralean, goizeko 8:00etan Gurutz bidea Urkabe mendira egingo da; eta ospakizunak, arratsaldeko 17:00etan Altzibarko Kapilan eta 19:00etan San Esteban parrokian izango dira. Larunbatean, Pazko gaubeila, gaueko 21:00etan San Esteban parrokian bakarrik ospatuko da.