Udako Euskal Unibertsitateak Biarritzen (uztalairen 1etik 5era) eta Iruñean (uztailaren 15etik 26ra) antolatuko dituen ikastaroetan parte hartu ahal izateko, Oñatiko udal euskara batzordeak dirulaguntzak emango dizkie herrian erroldatutako ikasle ( UBI/COU eginda dutenei) eta langabetuei. Ikastaroa ordaindu izanaren agiria, eta, dagokion kasuan, langabetu txartela aurkeztu beharko dute eskatzaileek Udal Euskara departamentuan. Informazio gehiago 943780411 (Marian Lizarralde) telefono zenbakira deituta.