Apirila batean, Bilbon, Euskal Herria erabakia eta adostasuna eske, manifestazio erraldoian, elkarrekin azkenengo aldiz egon giñen. Somatzen zintudan osasunez nahiko jota zenbintzela baina hala ta guztiz zure bizitza osoan bezela borrokaren lehengo hileran: Euskal Herria askatu eta gorria lortzeko asmotan.
Union Cerrajeran lanean ezagutu ginen. Neu ordurako borroka klandestinoan nenbilen eta etxeak behar genituen bilerak egiteko, liberatuak gordetzeko 1967. urtea zen, une zailak inplikatzeko. Baina ez zenuen euki inongo zalantzarik zure etxeko ateak erakundeari zabaltzeko.
Handik gutxira Burgosko 70eko auzian sekula ez naz ahaztuko nola elkartu ginen almazenien hiru lagun: «Manga», zeu eta hirurok , eta lantegia gelditzeko «Culebra» bat hasi giñen egiten, -lehendabizikoz aldiz- eta baita, mila lagun, grebara irtetzea lortu genuen.
Gero urteetan lantegiko Langile Komisioan makina bilera egin genuen Fundizioan eta mendian, zenbat greba polítiko eta ekonomikoak orduan Arrasateko langile mugimenduaren aitzindaria Zerrajera izan zen, hor ibili giñen eta zeu beti prest borrokarako.
Gero, Union Cerrajeraren suntsipenarekin batera lanetik jubilatu zinen, baina ez horixe borrokatik, azkenengo arnasa bota arte borrokalariaren eredua izan zara.
Karmelo, zeu izan zara zalantzarik gabe, Bertolt Brecht-ek ezinbesteko jotzen zuen horietako pertsona bat.