Jueves, 6 de abril de 2006
 Webmail    Alertas   Boletines     Página de inicio
PORTADA ÚLTIMA HORA ECONOMÍA DEPORTES OCIO CLASIFICADOS SERVICIOS CENTRO COMERCIAL PORTALES

CULTURA
Cultura
Javi Cilleroren 'Ero hiria', noraezean dabiltzan pertsonaia nagien bizileku
Renon kokatu ditu Cillerok bilduma osatzen duten hamar ipuinetako protagonistak
Javi Cilleroren 'Ero hiria', noraezean dabiltzan pertsonaia nagien bizileku
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar
EGILEA ETA LIBURUA
Idazlea: Javi Cillero, Bilbao 1961. Kazetaritza eta itzupengintza ikasketak egin ondoren, Renoko Unibertsitatean egin zuen doktoregoa. Itzultzaile da egun Genevan (Suitza).

Aurreko lanak: Haur eta gazte literaturan hainbat lan argitaratu ditu. Helduentzako, Hollywood eta biok ipuin-bilduma argitaratu zuen 1999an. Antzerki lan bat ere badu, Uztailaren lauan, Renon (1999). Literatura itzultzaile oparoa da, halaber.

Liburua: Ero hiria.

Argitaletxea: Alberdania.

Orrialdeak: 155.

Publicidad

DONOSTIA. DV. Renon da egunotan Javi Cillero; ondo ezagutzen duen Estatu Batuetako hiri horretako taberna, klub, motel eta kaleetan kokatu ditu Ero hiria liburua osatzen duten hamar ipuinetako pertsonaiak. Renon denez, ez du izan Alberdaniak argitaratutako liburua osatzen duten hamar ipuinen auzkezpenean parte hartzerik izan. Ipuin horietan barrena mugitzen diren pertsonaiak, ordea, ez dira aurkezlerik gabe gelditu, Harkaitz Cano arduratu baitzen atzo Donostian egin zen aurkezpenean haiek xehatzeaz eta larrugorritzeaz.

Bakarti eta gogogabeak

Reno, AEBetako Nevada estatuko mendebaldean kokatutako 200.000 biztanleko hiria, euskal jatorriko komunitate bikaina duena. Bost milioi bisitari hartzen ditu urtero, Las Vegasekoen aldean bigarren mailakotzat har daitezkeen kasinoetako argiek deituta, gehienak. Hiri bitxia, Ero hiria osatzen duten ipuinetako protagonisten egonleku eta atze-ohial ez ezik, liburuko protagonista, Renon eta Reno bezalakoetan aurkitzen baitute hazkuntza-likido egokiena Cillerok sortu dituen pertsonaiek eta horien modukoek.

«Protagonista izan nahi ez duten protagonistak» dira, Canoren hitzetan, «lekuz kanpo eta beren buruak mapan ezin kokatuta noraezean dabiltzanak». Gogorik ere ez, gainera, horretarako, nagi eta gogogabeak baitira «bakardadea gizakiaren patua dela onartuta duten» pertsonaiak. «Suzedaneoekin konformatzen diren» pertsonaia horien arteko elkarrizketak lehor eta sinpleak, elkarren arteko lotura handirik gabeko puska solteak; oso amerikarrak. Eta zinematografikoak, neurri batean, zinemari buruzko erreferentziak ugariak baitira Cilleroren azken liburuan. Makina bat filmetan antzekoak ikusi ditugulako, alegia, nahiko ezagunak egiten zaizkigu, urrutikoak izan arren, Ero hiria-n gurutzatzen diren pertsonaiak. «Zerotik hasteko gogoa izan arren horretarako adorerik ez duten» pertsonaien erretratuak lan ilun eta etsigarria iragartzen badu ere, gidoi onetan bezala ironiak libratzen ditu, irakurlearen gozamenerako, erabateko etsipenetik.



Vocento
Monitor de tráfico Bidegi Canal Meteo Webcam