ARRASATE. DV. EAE erkidegoan Eskola Kiroleko dekretu berria kaleratzear dagoenean eta hainbat klub kirol-hastapenaren inguruko proposamen berriak garatzen ari direnean, bailarako ikastetxe publiko eta pribatu guztiak eskola kiroleko eredu hezigarria bultzatzeko elkartu ziren atzo Monterronen, haurraren eskubidea delako. Denen artean jarrera komun bat zabaldu nahi izan zieten herritarrei.
Hasteko gai honetan eragile aktibo desberdinek duten egitekoa azpimarratu zuten. «Administrazioari dagokio eskola kiroleko legedia garatzea, ikastetxeen betebeharra eskola kirola sustatu, bultzatu eta baliabideak jartzea da eta familiak seme-alaba kirolera gerturatu behar du, haurrak kirolaren bidez garatzeko eskubidea baitauka».
Eskola kirolak ikastetxeetan erakusten diren balore eta oinarriekin bat egiten du. «Ikaslearen heziketa osoa bermatzen da, fisikoaz gainera, psikologikoa, soziala eta afektiboa. Kirola partehartzailea da, ikasle guztiek daukate bertan parte hartzeko aukera, bereizketarik gabe. Kirol aniztasuna ere bermatzen da, testuinguru desberdinen aurrean erantzun deserdinak ematen baitira. Gaur egungo ikasleak etorkuzineko gizartekideak izango dira eta baloreak lortu eta transmititzeko kirola oso tresna baliagarria da». Eragile desberdinek eduki beharreko inplikazioa ere azpimarratu zuten. «Guraso, eskola, kirol elkarte, etabarri elkarlana eskatzan diegu, hori ez badago lehen kaltetua haurra izango baita Administrazio publikoari inplikazioa, egitasmoaren oinarri ideologikoak garatzeko baliabideak behar baitira, bai ekonomiko, material zein pertsonalak. Eta azkenik herritarrei konfidantza eskatzen diegu, gehienbat gurasoei, irakatsi eta ikasteko prozesua motela delako».