Miércoles, 5 de abril de 2006
 Webmail    Alertas   Boletines     Página de inicio
PORTADA ÚLTIMA HORA ECONOMÍA DEPORTES OCIO CLASIFICADOS SERVICIOS CENTRO COMERCIAL PORTALES

COSTA UROLA
GETARIA
GETARIA / Udalak eta Herri Eskolako Ingurumen batzordeko ordezkariek Agenda 21en Hitzarmena sinatu dute
GETARIA / Udalak eta Herri Eskolako Ingurumen batzordeko ordezkariek Agenda 21en Hitzarmena sinatu dute
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

GETARIA. DV. Udaletxeko areto nagusian Eskolako Agenda 21en inguruko Udalbatzarra ospatu zen atzo goizean.

Udalbatzarrak bi atal nagusi izan zituen: lehenengo eskola eta Udalaren arteko Hitzarmena sinatu zuten eskolaren izenean Kontxi Zubiaurre zuzendariak eta Udalaren izenean Josu Ezenarro alkateak. Eskolako Agenda 21en bidez eskolako ikasle, irakasle eta gurasoek ingurumenaren kalitatearen eta jasangarritasunaren alde lan egiteko konpromisoa hartu dute.

Ondoren, Eskolako Lehen Hezkuntzako gela bakoitzeko bina ikaslek eta eskolako Ingurugiro batzordeko bi gurasok hainbat proposamen egin zizkioten Udalari eta era berean konpromisoak hartu zituzten zakarrontziak, kale garbitasuna eta birziklapen edukiontzien inguruan.

Hauek izan ziren Josu Rezola, Eneko Miralles, Izaro Lestayo, Josu Uranga, Ainhoa Martin, Miren Campos, Unai Eizmendi, Alex Martin, Ainitze Gereka, Aitor Jimenez, Jone Urbieta, Iker Aizpuru, Eneida Urresti eta Maikel Larrañaga ikasleek eta Ana Alegria eta Irantzu Urresti gurasoek eskolako Ingurumen batzordea ordezkatuz egin zituzten proposamenetako batzuk: eskolan eta herrian zakarrontzi gehiago jartzea eta horiek garbiago mantentzea, Artzapen eta Hitzan berziklatzeari buruzko informazioa ematea, zakurren kakak jasotzeko poltsa eta eskularru ontziak jartzea, zakur kakak uzten dituztenak zigortzea, pilen edukiontzi gehiago jartzea eta sarriago hustea, berziklapen edukiontzi gehiago jartzea, kaleak gehiago garbitzea, kontenedoreak gehiagotan garbitzea...

Konpromisoak ere hartu zituzten ikasleek, esaterako: goxokiak jatean paperak lurrera ez botatzea, zabor gutxiago sortzea eta sortutakoa berrerabiltzen saiatzea, erosketak egiterakoan plastikozko poltsen ordez otarra erabiltzea, herrian grafiti kontrol gaberik ez egitea, enbasatu gabeko janaria erostea ahal denean eta ontzi egokietara botatzea, paper gutxiago gastatzea eta berziklatzea, ...

Alkateak eskerrak eman zizkien proposamenengatik eta kontuan hartuko dituztela gaineratu zien, eta batez ere eskerrak eman zizkien hartutako konpromisoengatik. Gainera, nahi dutenean beste Udalbatzar bat egiteko gonbita luzatu zien.

Ekitaldia amaituta, han bildutako guztiek hamaiketakoa egin zuten aretonagusian bertan.



Vocento
Monitor de tráfico Bidegi Canal Meteo Webcam