Lunes, 3 de abril de 2006
 Webmail    Alertas   Boletines     Página de inicio
PORTADA ÚLTIMA HORA ECONOMÍA DEPORTES OCIO CLASIFICADOS SERVICIOS CENTRO COMERCIAL PORTALES

CULTURA
BAI HORIXE
Bide neketsua
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

Azkenean sortu zaigun garai berriaren atarian asko dira agintariek hiritarroi luzatzen dizkiguten oharrak, aholkuak. Lehenengoa eta errepikatuena lasaitasunarena da, lasai egon behar dugula hiritarrok, pazientzia behar dugula izan, patxada, konfiantza, fedea.

Eta patxadarena esan ondoren, beste abisu hau ematen digute berehala: zorioneko bake santura eramango gaitun bidea oso luzea izango dela, zaila, neketsua, gora-beheratsua. Eta hori esaterakoan zailtasunarena azpimarratzen digute, behin eta berriro, hori kontu honetan bakarrik gertatuko balitz bezala. Hau zaila da, neketsua. Hau. Horretan tematzen dira mikrofono bat edo boli bat hurbiltzen zaienean, zailtasuna nabarmentzen. Kontuz, zaila izango da. Baina, agintari maiteok, ba al dago bizitza honetan neketsua, zaila, luzea ez den zerbait?

Egon egongo da, baina gutako askori gutxitan gertatzen zaizkigu bide xamurrak, errazak, lauak. Gehienetan aldapatsua egiten zaigu bizitza, neketsua, are garratza eta indar eta lan guztiak eskasak gelditzen dira askotan.

Gehiegitan. Abiatzen gara edozeren bila, hau edo hura lortu nahian, eta hasi baino lehen jakin badakigu bidea oztopoz josia egongo dela, guk nahi eta uste baino ahalegin gehiago eskatuko duela, lan gogorragoa, tematsuagoa, prestakuntza edo formakuntza haundiagoa.

Agian kasu honetan, bereziki kasu honetan, zailtasunarena aipatzen digutenentzat bide gehienak errazak dira, atseginak, laburrak, xamurrak. Horregatik errepikatzen digute hainbestetan nekearena, salbuespen balitz bezala.



Vocento
Monitor de tráfico Bidegi Canal Meteo Webcam