Domingo, 2 de abril de 2006
 Webmail    Alertas   Boletines     Página de inicio
PORTADA ÚLTIMA HORA ECONOMÍA DEPORTES OCIO CLASIFICADOS SERVICIOS CENTRO COMERCIAL PORTALES

OPINIÓN
Articulos
Gazte, eta fededun?
Lagun maitea: azken aldi honetan, momentu zail ugari pasa ditut, zuk dakizun bezala. Aldapa neketsua izan da niretzat, eta batzuetan galduta sentitu izan naiz. Hala eta guztiz ere, zu beti egon zara nire ondoan eta zure laguntzarik gabe ez dut uste aurrera jarraitzeko indarrik izango nuenik. Horregatik, mila esker!

Hitz hauek gertuko lagun bati zuzendutakoak balira, inor ez zen harrituko. Baina fededun gazte batek Nazareteko Jesusi zuzendutako hitzak direla esateak, askorengan harridura eta ulertezintasuna sor-tzen du. Hala eta guztiz ere, inork ezin du ukatu gertutasun hori benetan sentitzea, gauza ederra eta lagungarria izango ez denik.

Fedea, gaur egun, askorentzat gauza oso abstraktu eta urruna da. Orain, norbaiti galdetuko bagenio, zer da maitasuna? Hi-tzen bidez azaltzea oso zaila gertatuko li-tzaiguke. Maitasuna zer den benetan uler-tzeko, bizipen eta esperientzietara jo beharko genuke. Ama batek besoetan duen haurra datorkit gogora Adibidea oso garbia da baina ama honi galdetuko bagenio zer den maitasuna, oso zaila egingo li-tzaioke adieraztea. Fedearekin gauza berdintsua gerta daiteke. Fedea ez da bakarrik hitz eta sentimenduetan gelditzen. Ekin-tza, bizipen eta bildutako esperientzietan ere oinarri sendoa du. Neure buruari behin baino gehiagotan galdetu izan diot: guzti hau aplikagarria ote da eguneroko bizitzan? Eta burura ondorengo esperientziak etortzen zaizkit gogora:

Parrokiko astialdiko begirale. Hamalau begirale gara eta bertan gaztetxoekin ditugun bizipenek benetan lotzen gaituzte. Benetan zaila da gaur egun konpromezu hau hartzea. Gutako bakoitzak dugun denbora librea askotan oso urria da eta daukagun gutxi hori, parrokiko astialdiari, gaztetxo nerabeei eskaintzea gauza miresgarria denik ezin ukatu. Bestalde, gaur egun gaztetxoekin lan egitea ez da batere erraza. Balio akademikorik ez duen iharduera bat da. Bai gurasoen aldetik eta bai beraien aldetik askotan ez dugu interes handirik jasotzen. Errealitate honen aurrean, begirale bakoitzak bere sinesmen maila dauka; batzuk gehiago garatua eta beste batzuk gutxiago osatua, baina garrantzitsuena da zerbait badagoela elkarrekin aurrera jarraitzen laguntzen diguna. Zer ote da?

Elizbarrutiko Erromesaldia Gaixoekin Lourdesera. Gipuzkoako berrogei bat gazte bolondres joaten gara urtero gaixoekin Lourdesera. Gazteen artean beti komentatu izan dugu: behin esperientzia hau izaten duenak, seguru asko berriro errepikatuko du. Aurten hirugarren urtea izango da niretzat. Benetan momentu hunkigarriak bizitzen dira erromesaldi honetan. Gaixoek isladatzen duten itxaropena eta indarra izugarriak dira. Nik neure buruari askotan galdetu izan diot: sufrimenduaren eta ezintasunaren aurrean, nondik ateratzen dute aurrera jarraitzeko indarra? Lourdesko bizipenak badu zerikusia galdera honen erantzunean. Etxean bezala laguntza senidetasunez ematea eta har- tzea, guztia musu-truk egitea, ordainetan esker oneko begirada, besarkada beroa... osasun-iturri eta sendagarri gertatzen dira. Horixe da Lourdesko mirarizko esperien-tzia.

Peruko Huaycan Herriko misio-esperientzia. Askotan ikusi izan ditut herrialde pobreen dokumentalak telebistan. Baina zein desberdina den horrelako errealitate bat bertan bizitzea. Iazko udan hilabete egon gara zenbait lagun Lima inguruko herrialde behartsuenetako batean: Huaycan. Orain hogeiren bat urte sortu zen herri bat dugu. Mendietako indigenek, pobreziari eta terrorismoari ihes egitearren, asentamendu bat egin zuten lurralde honetan. Gaur egun ehun eta berrogeita hamar biztanle ditu. Eguneroko bizitza makurra da: gosea, langabezia, gaixotasunak, azpiegituren gabezia, arazo sozialak Baina, zailtasunak zailtasun, itxaropentsu bizi dira. Egoera larrienaren aurrean ere ez dute esperantzarik galtzen. Zerk ematen die aurrera jarraitzeko indarra? Norengan dute itxaropena?

Familia eta lagunak. Zer egingo genuke gure familia eta lagunik gabe? Nire bizitzako altxorrik preziatuenetako bat nire familia da. Askotan ez gara konturatzen baina familiako giro onak eta maitasunak ez du preziorik. Beharrean egon naizen guztietan hor egon dira beti nire familia eta lagunak. Baina bizitza honek gorabehera asko ditu. Nork ez du sentitu inoiz, hutsune bat barruan, nahiz eta familia eta lagunak ondoan izan? Zailtasun askoren aurrean, familia eta lagunak ondoan izanda ere, nor ez da sentitu inoiz galduta? Momentu horietan itxaropenaren ateak urrun ikusten ditugu. Galdera askori ez diogu erantzunik aurkitzen Fedeak, momentu horietan lasaitasuna eta konfidantza ematen dit. Beraz, zertarako balio dit fededun izateak ? Bizitzari zentzu bat emateko, familia eta lagunen artean zoriontsu bizitzeko, eta barruko zoriontasun eta lasaitasun hori besteei transmititzeko.

Esperientzia gehiago komentatuko nituzke baina ez nuke luzatu nahi. Ulertezintasunaren aurrean, hauxe esango nuke: sinesmenari buruz eztabaida luzeak izan ditzakegu, baina inork ezingo ditu inoiz zalantzan jarri bizi izan ditudan momentu guzti hauek. Eta benetan diotsuet, merezi izan duela.

Neure buruari askotan galdetu izan diot: federik gabe iritsiko ote nintzateke horrenbeste bizipen eta halako esperientzia egiazkoak izatera? Sakon gogoetatu ondoren, konbentziturik nago: federik gabe beste bat izango nintzateke, nire bizitza ez litzateke gauza bera izango.



Vocento
Monitor de tráfico Bidegi Canal Meteo Webcam