Domingo, 2 de abril de 2006
 Webmail    Alertas   Boletines     Página de inicio
PORTADA ÚLTIMA HORA ECONOMÍA DEPORTES OCIO CLASIFICADOS SERVICIOS CENTRO COMERCIAL PORTALES

GIPUZKOA
BAI HORIXE
Bakardadea
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

Bakarrik bizitzeko gauza dena bakarrik izan daiteke zoriontsu. Bakarrik bizitzeko jaioak gara. Gauzarik inportanteenak bakarrik egiten ditugu. Bizitzako gertaera handienei bakarrik egiten diegu aurre. Sekreturik handienak norberarentzat gordetzen ditugu. Barneko ametsak eta fantasiak ez dizkiogu inori kontatzen.

Ikas ezazue bakarrik bizitzen eta bakarrik hiltzen, bestela jadanik hilda zaudete. Zenbat eta jende gehiagoren tartean bizi, orduan eta hilago.

Zein engainagarria den jende artean bizi zarelako seguru zaudela uste izatea. Ez zara ohartzen bakarrik zaudenik ondotik denek alde egin arte, edo espaloian ondoeza eginda erori arte. Hantxe egon beharko duzu poliziak aurkitu arte eta Samurrekoak iritsi zain Zergatik fidatu zara inguruko jendeaz? Ez al zenekien horiek ere, zu bezalaxe, piztia bakartiak direla?

Herri handietan dago bakardaderik handiena; ez zara anonimoa, ez zara eta kitto! «Anonimoa» soberan dago. Hiri handietan ez dago jainkorik, ihes egin dute. Hiri handietan ez dago deus, elkar ezagutzen ez duten aurpegi asko ez bada. Fantasmak ez daude kobetan, hiri handian baizik. Hiri handietan ez da entzuten diosalarik; hala ere, hori ez da okerrena, baizik eta ez dakizula diosala nork ukatzen dizun ere. Hiri handietan ez dago kulturarik, uniformismoaren igitaiaz ebakirik daude patroi guztiak eta ezaren saskian daramatzate zakarrointzira. Hiri handietan ez dio inork entzuten txolerrari, kukuak ez du jo ere egiten.

Basorik txikienean zer ikusi eta zer entzun gehiago dago hiririk handienean baino, ke-hotsa eta zarata-usaina kenduta. Bakardadeaz gain, horra hor bi elementu bikain: nerbioak lasaitzeko, birikak garbitzeko...



Vocento
Monitor de tráfico Bidegi Canal Meteo Webcam