Sábado, 1 de abril de 2006
 Webmail    Alertas   Boletines     Página de inicio
PORTADA ÚLTIMA HORA ECONOMÍA DEPORTES OCIO CLASIFICADOS SERVICIOS CENTRO COMERCIAL PORTALES

CULTURA
Cultura
«Lertxundi, Izagirre eta Epaltza ere nabarmendu dira»
«Lertxundi, Izagirre eta Epaltza ere nabarmendu dira»
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

«Euskaltzaindian, nahi gabe ere, halako jokabide endogamiko samar bat antzeman daiteke.

Literaturgileak sartzea poztekoa da; lehenago ere egin behar ote zen pen-tsa liteke, baina tira. Poztekoa, ez idazleen harrotasunagatik, lan akademikoari ekarpen handia egin diezaioketelako baizik. Alde horretatik, ez da oso dotorea izan euskaltzainen baten adierazpena, Atxaga proposatzeko arrazoi nagusitzat nazioarteko itzala aipatu baitu. Prestigioa badu, noski, baina horrez gain hizkuntzarako sentiberatasun fina, hizkuntzaren benetako maisua den aldetik. Eskertzekoa litzateke Atxaga bakarra ez izatea, bai baitira aspaldian euskaltzain oso behar zuten idazle gehiago. Beren erabilera zaindu eta hizkuntz sormenagatik, hiru nabarmenduko nituzke, 40, 50 eta 60ko hamarkadetan jaioak: Anjel Lertxundi, Koldo Izagirre eta Aingeru Epaltza. Akademikoen ile urdinduei zor zaien errespetuagatik ez dut proposatuko 70eko hamarkadan jaiotako beste idazle aparteko bat».



Vocento
Monitor de tráfico Bidegi Canal Meteo Webcam