Miércoles, 22 de marzo de 2006
 Webmail    Alertas   Boletines     Página de inicio
PORTADA ÚLTIMA HORA ECONOMÍA DEPORTES OCIO CLASIFICADOS SERVICIOS CENTRO COMERCIAL PORTALES

TOLOSA - GOIERRI
TOLOSA
Laskorain taldeak 1 eta 1 emaitzaz berdindu zuen Usabalen Elorrioko taldearen aurka
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

TOLOSA. DV. Larunbatean Usabalgo polikiroldegira hurbiltutako zaletuak, Laskorain eta Elorriokoren arteko puntu banaketaren testigu zuzenak izan ziren, partida gatazkatsu eta lehiatu bat ikusi ahal izan zutelarik.

Elorriokoak, Nazional B mailan lehenengo denboraldia duten arren, urte bikaina osatzen ari dira, dituen jokalari sendo eta esperientziadunek defentsa indartsu eta deseroso bat lantzeaz gain, taldea sailkapeneko 4. postuan finkatzea lortu dute. Norgehiagokaren garrantzi eta zailtasunak beraz ez zituen ezustekoan harrapatu tolosarrak. Tolosaldeako areto futbolaren Paul Newman den Egizabal entrenatzailearen faltan, belaunean min hartuta dagoen Alonso jokalariak zuzendu zituen ikastolako mutilak, haseratik defentsa batu eta atzeratu bat planteatuaz eta aurkaria kontraerasoan gaindi-tzeko asmotan jauzi ziren kantxara tolosarrak.

Partida oso taktikoa suertatu zen, bi taldeek erasoan gutxi arrisgatuagatik, tolosarrek lortu zuten aurre hartzea markagailuan Murgik kontraeraso eder baten ondoren baloia sareetara bidali bait zuen. Elorriokoek, jarraiean jokuaren pisua hartu zuten baina aukera garbiegirik egin gabe, atsedenaldiko orduan beraz, 1 eta 0-ekoa, etxekoen alde.

Bigarren zatian aukera gehiago izan ziren bi ateetan, baina kanpotarrek asmatu zuten Domentxeren atea zulatzen gol eder bati esker bedinketa ezarriaz Usabalgo elektronikoan. 1 eta 1 beraz eta puntu banaketa areto futbolean ohikoa ez den emaitza honek isladatzen duen legez.

Azken bi partiduetan 4 puntu garrantzitsu eskuratu ditu taldeak eta denboraldian zehar jasandako une latzak pixkanaka gainditzen ari dela dirudien arren, gelditzen diren zazpi partidetan maila eta jokua hobetzen saiatu behar dira Egizabalen mutilak sailkapenean ahalik eta postu gorenena erdiesteko.

Usabalen, Javi delegatua, Alonso entrenatzailea, Domentxe, Telle-txea, Saldias, Yustos, Gil, Murgi, Kalixto, Amatriain, Barriola eta Arregi jokalariak izan ziren.



Vocento
Monitor de tráfico Bidegi Canal Meteo Webcam