Miércoles, 22 de marzo de 2006
 Webmail    Alertas   Boletines     Página de inicio
PORTADA ÚLTIMA HORA ECONOMÍA DEPORTES OCIO CLASIFICADOS SERVICIOS CENTRO COMERCIAL PORTALES

COSTA UROLA
COSTA UROLA
Eskubide sozialen aldeko ekimenak antolatu dira
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

ZARAUTZ. DV. Eskubide sozialen aldeko aldarrikapen astea burutzen ari da Euskal Herriko herri zein auzoetan Elkartzen eragilearen eskutik. Gure gizartean egoera sozial gordina pairatzen duten herritarrei erantzuna eman nahian antolatu dira ekintza ezberdinak.

Historikoki langileen borroken ondorioz lortutako hainbat eskubide nola murrizten doazen ikusi ondoren, oinarrizko eskubide sozialak aldarrikatzea erabaki omen dute Elkartzenetik.

Zarautzen gaur 19.30etatik aurrera, Laboraleko aretoan, hitzaldi bat izango da, Gazteak eta lana gaiaren inguruan. Bihar, osteguna, iluntzeko 20.00etan, udaletxe aurrean kontzentrazioa egingo da ondorengo leloarekin Eraldaketa soziala gauzatuz. Eskubide sozialak bermatuz. Aldarrikapen astea martxoak 20tik 26ra luzatuko da mobilizazio ezberdinekin. Parte-hartze sozial aktiboa izateko eskubidea, etxebizitza eskubidea eta prestazio eta zerbitzu publikoak jasotzeko eskubidea izango dira aste honen aldarria Irati Altzibarrek aurreratu bezala.



Vocento
Monitor de tráfico Bidegi Canal Meteo Webcam