Informazio teknologian, telekomunikazioan, telefonian eta halakoxeko makineria azken modakoan Asiakoak daude nagusi eta buruzagi; handixe datozkigu azken modako berri-berriak. Kilo bat ere ez den esku-ordenagailu ultra, esate baterako; pelikula osoak egiteko gauza diren telefonoak, kasu Makina bat makina-txo badabil munduan orain-txe. (Hondarribian aspalditik dugu den-dena maxina, baina ). Berria, dena eder berriro. Hala eta ere, ordea, horien erabilera maiztuz gero, gehiegi baliatuz gero, kaltetarako bestetarako ez da luzarora noski. Erreparatu besterik ez dago egungo gazte berrien azken grina kutunetako bati: ikaskide herbalari edota kaleko ibiltari makalari, bizkarreko hautsak kendu ondoren, isekaz argazki umilgarriak ateratzen dizkiote, gero lagunei erakusteko edo internet bidez zabaltzeko. Makurra, irakatsi gabe ikasten omen da, eta ez da gezurra.. Makina bat txoripito alu-zakil badabil suelto, urrutira begira jarri gabe hemen gurean bertan, makinatxoa eskutan hartu eta zitalkerietan. Bakoitza bere zoroak bizi omen du, eta ondo egia da, baldinbaitere.
Bere txoroak bizi du, bai, makinatxo bat jende Ikusi bestela. Gure gazteek egunotan EGA azterketa egin dute, idatzizkoa. Bazen proba bat «esaldiak berridatzi» agintzen zuena, (iritziak hitza hasieran eta adina ia akaberan emanda berridatzi beharrekoa), honela zetorrena: «Zenbaitek bestela uste badu ere, aurreko buruzagi hark bazuen makinatxo aurreiritzi. Oraingoak askoz gutxiago ditu». Eta hona gazte baten erantzuna, esaldi bakarrean: «Iritziak horrela uste badu ere, aurreko buruzagiak ez zituen oraingo buruzagiak adina makinatxo». Barrenak ez dira ikusten; esanaz azaltzen.