Martes, 21 de marzo de 2006
 Webmail    Alertas   Boletines     Página de inicio
PORTADA ÚLTIMA HORA ECONOMÍA DEPORTES OCIO CLASIFICADOS SERVICIOS CENTRO COMERCIAL PORTALES

COMARCA
hernani
Hernasax eta Oroitz abesbatzaren kontzertua gaur Biteri kultur etxean
Ikuskizuna arratsaldeko 8:15ean hasiko da eta bi zati izango ditu Korua Ordiziatik iritsiko da, Musika Eskolak gonbidatuta
Hernasax eta Oroitz abesbatzaren kontzertua gaur Biteri kultur etxean
Ordiziako Oriotz abesbatzaren kideak. [DV]
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

HERNANI. DV. Gaur arratsaldean kontzertu bat ospatuko da Biteri kultur etxeko areto nagusian. Arratsaldeko 8:15etik aurrera herriko Hernasax taldeak eta Ordiziako Oroitz abesbatzak ikuskizuna eskainiko dute. Kontzertu hau Hernaniko Musika Eskolak antolatu du eta bi zati desberdin izango ditu. Hernasax taldeak hasiko du emanaldia bi abestirekin, eta gero Ordiziatik etorritako korua izango da nagusi. Honek sei abesti kantatuko ditu.

Oroitz abesbatza 1985. urtean sortu zen, Ordiziako gazte talde batek zuen zaletasun musikalari esker. Era guztietako musika korala lantzen dute, esaterako: aintzinako musika, berpizkundekoa, barrokoa, erromantikoa, garaikidea, nazioarteko folklorea eta, nola ez, bertako folklorea. Lehengo musikari ikuspuntu berri bat ematen saiatzen dira, gaiak aztertuz eta ongi mamituz; eta gaur egungo konpositoreen obra berriak estreinatzea ere gustuko dute. Kritikari gehientsuen esanetara obrei ematen dieten adierazpen edo espresioa da beraien ezaugarri nagusia.

Nazioarteko sari ospetsuak lortu izan ditu, besteak beste, 1991n, Tolosako Nazioarteko Abesbatza Lehiaketa, 3. saria eta 1994ean, Hungariako Debrecengo Nazioarteko Abesbatza Lehiaketan, 2. saria ahots nahasietan, 3.a ahots zurietan eta derrigorrezko obraren interpretazio onenaren saria. Estatuko beste zenbait txapelketetan ere sariak lortu ditu: 1987an, Avilésen (Asturias), 2. saria; 1990ean, Ejea de los Caballerosen (Zaragoza), 1. saria; 1995ean, Avilésen (Asturias) 3. saria; 1995ean, Ejea de los Caballerosen (Zaragoza), 1. saria eta entzulegoaren saria; 1998an, Ciezan (Murcia), 2. saria; 1999an, Benasquen (Huesca), 2. saria, etab.

Koru honek Espainian nahiz atzerrian zehar kontzertu ugari eman izan ditu: Donostia, Gasteiz, Bilbo, Madril, Bartzelona, Polanco, Zaragoza, Valladolid, Bordele, Austria, Erroma eta Vatikanoa...

1997.urtean aldaketa sakonak izan zituen abesbatzak, ganbara abesbatza bihurtuz.

Gaur egun Katrin Iturralde Izuzkiza da zuzendaria. Bere zuzendaritzapean, Oroithek sariak jasotzen jarraitu du, besteak beste Aviléseko 1. saria 2001en. Hauxe izan zen 2003an ospatu zen lehiaketa berezirako 'pasea': Aurreko urteetan 1. sariak irabazi di- tuzten abesbatzak elkartu ziren Aviléseko XX. Lehiaketa berezian, eta txapeldun hauen artean Oroith Abesbatza izan zen garaile. Oroith-ek aurten lortu du bere azken saria: Cantabriako San Vicente de la Barquerako lehiaketa ospetsuan Lehen Saria eta 'obra barquereña'ren interpretazio onenaren saria lortu ditu; eta honek 2006en, Zaragozako Ejea de los Caballeros-en, Estatu mailan egiten den Sari Nagusian parte hartzeko aukera ematen dio.

Proiektu berrietan murgildurik daude; besteak beste, Beasaingo Loinatz Abesbatzarekin elkarlanean Rossiniren Pettite Messe Solennelle eta Brahmsen Lieder-Waltzak jorratzen ari dira bi herrietako 2005 eta 2006 urteetan zenbait urteurren eta ospakizunetan eskaintzeko.



Vocento
Monitor de tráfico Bidegi Canal Meteo Webcam