Martes, 21 de marzo de 2006
 Webmail    Alertas   Boletines     Página de inicio
PORTADA ÚLTIMA HORA ECONOMÍA DEPORTES OCIO CLASIFICADOS SERVICIOS CENTRO COMERCIAL PORTALES

EDICIÓN IMPRESA
ZUMARRAGA
Galeperra leporaino bete zen bertso afariaren eskutik
Amets Arzallus eta Aitor Sarriegik egin zuten bertso saioa 'Martxoan bertsoa' zikloa aurrera doa
Galeperra leporaino bete zen bertso afariaren eskutik
Hirurogei lagunetik gora izan ziren Galeperrako bertso afarian. [ARESTI]
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

ZUMARRAGA. DV. 'Martxoan ber-tsoa' zikloaren eskutik Galeperrak bertso afaria aparta eta jendetsua bizi izan zuen larunbata gauean. Leporaino bete zen elkartea, hirurogei lagunetik gora izan ziren afaltzen. Amets Arzalluz eta Aitor Sarriegik maila handiko saioa burutu zuten.

«Erabat arrakastatsua izan zen iragan larunbatean Galeperra elkartean ospatu zen bertso afaria, aurtengo Martxoan bertsoa ekimeneko plater garrantzitsuenetako bat. Elkartea leporaino bete zen bertsolarien afalondoreneko jardunaz gozatzeko, eta bertaratu ziren guztiak oso pozik atera ziren bertsolari biek egindako saioaz gozatu ondoren», diote bertso eskolako arduradunek.

Arrakasta nabaria izen zen, bertso afariko txartelak bukatu egin ziren. «Aurreko astean iragarri genuen moduan, txartelak agortu egin ziren eta afarira joaterik izan ez zuen jenderik ere egon zen, azken unerarte itxaron ondoren. Hirurogei lagunetik gora izan ziren afaritan eta saioa entzutera ere hurbildu zen ondoren jenderik. Giro aparta egon zen Galeperran», mententzen dute antolatzaileek.

«Entzuleen artean era guztietako jendea egon zela azpimarratzekoa da, gazteak, helduak eta zenbait haur bertsozale ere bai, bertsoaz gozatzeko adinik ez dagoela esaten duen tesia baieztatzeko balio duena. Gozatzea izan bai-tzen, beste ezeren gainetik, Galeperrara hurbildu zirenek larunbatean egin zutena».

«Amets Arzallus eta Aitor Sarriegik egin zuten bertso saioa, bestalde, abiadura handikoa eta erritmo oso bizikoa izan zen. Bertsolariek propio aukeratu zituzten doinu azkarrak, errepikarik gabekoak gehienak, saioari bizitasun handia eman nahian. Eta lortu zuten, horretarako euren buruak gogotik estutu behar izan bazituzten ere», diote bertso eskolatik.

«Bi zatitan banatu zuten saioa, lehenengo librean aritu ziren hiru ordu laurdenez, eta ondoren ber-tso eskolakoek gai eta puntu ba-tzuk jarri zizkieten. Maila handiko saioa izan zen haseratik bukaerara, eta biek euren kalitatea agerian utzi zuten inork espero ez zituen ateraldiak eginez. Bertso afaria klasikoa bilakatu da Mar-txoan bertsoan eta datozen urteetan ere errepikatuko den ekin-tza izango da, zalantzarik gabe», azalzen dute.

Bertso musikatuak

«Martxoa aurrera doan heinean, zikloaren amaierara hurbiltzen ari gara eta asteburu honetan beste ekintza bi izango ditugu. Alde batetik, ostegunean, Bertso bidaia diaporama izango da ikusgai Urretxuko kultur etxean, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Asier Otamendi eta Alberto Martinez 'Beitto' bertsolarien eskutik. Ostiralean, bestalde, bertso musikatuak izango dira Gaztelekun», gogoratzen dute zikloaren antolatzaileek.



Vocento
Monitor de tráfico Bidegi Canal Meteo Webcam