Martes, 21 de marzo de 2006
 Webmail    Alertas   Boletines     Página de inicio
PORTADA ÚLTIMA HORA ECONOMÍA DEPORTES OCIO CLASIFICADOS SERVICIOS CENTRO COMERCIAL PORTALES

ALTO DEBA
ALTO DEBA
Hogeitabost ikasle alemaniar datoz gaur Arizmendira
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

ARRASATE. DV. Comenius proiektuaren barruan, Alemaniako Alice Salomon institutuak eta Arizmendiko Lanbide Heziketako kirol zikloek elkartrukaketa proiektu bat egiten ari dira. Horrela, azaroan Lanbide Heziketan Tafyd eta Huhezin majisteritza ikasten ari diren ikasleak Alemanian izan ziren. Oraingoan, Alice-Salomoneko 25 ikasle eta 2 irakasle dira gurera etorriko direnak. Gaur egingo zaie harrera11.30etan Arizmendi Ikastolak Aretxabaletan duen Zerbitzu Orokorretako egoitzan.

Lan ekintza Guztira, 15 egun egingo dituzte bertan, Galartzako Leintz Gain dorretxean. Egun hauetan, bost esparru jorratuko dituzte: Kirol Elkarteak, Fitnessa gimnasioetan, eskoletako Heziketa Fisikoa, Aisialdia eta Naturako kirol ekintzak. Amaitzeko, gai guzti hauen inguruko balorazioak egingo dituzte.



Vocento
Monitor de tráfico Bidegi Canal Meteo Webcam