Domingo, 19 de marzo de 2006
 Webmail    Alertas   Boletines     Página de inicio
PORTADA ÚLTIMA HORA ECONOMÍA DEPORTES OCIO CLASIFICADOS SERVICIOS CENTRO COMERCIAL PORTALES

CULTURA
HANNA LANTTO HELSINKIKO UNIBERTSITATEKO EUSKARA LEKTOREA
«Oso hizkuntza berezia delako ikasi nahi dute finlandiarrek euskara»
Euskara irakastera heldu den euskaldun finlandiarra da Hanna Lantto
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

Helsinkiko Unibertsitatean iragan ikasturtean hasi ziren euskara eta euskal kultura irakasten. Kasurik gehienetan, atzerriko unibertsitateetako euskara lektoreak Euskal Herritik joandakoak badira ere, ez da horren beharrik izan Finlandian, finlandiar euskaldun peto-petoa eskura baitzuten eginkizun horretarako. Ideia bera ere hari bururatu zitzaion, alegia. Une honetan Humanitateen Fakultatean ematen dira klaseak, baina unibertsitateko edozein ikaslek har dezake parte.



- Nondik nora ikasi zenuen zeuk euskara?

- 2002-2003 ikasturtean, Erasmus beka batekin, Deustuko Unibertsitatean egon nintzen, eta han hasi nintzen euskara ikasten. Hobe esanda, euskara ikasi ahal izateko aukeratu nuen Bilbo, hizkuntza gutxituak interesatzen zaizkidalako eta bereziki euskara. Hasieran ez nuen ezer ulertzen, zerbait esaten zidatenean ez nekien zelan erantzun eta oso urduri jartzen nintzen, baina pixkanaka hasi nintzen moldatzen. Gero birritan egon nintzen Zornotzako barnetegian; hiru ikastaro egin nituen, guztira. Barnetegian nengoela bururatu zitzaidan Helsinkiko Unibertsitatean euskara irakastea. Hitzarmenak bageneuzkan Kataluniako Generalitatekin eta Galiziako Xuntarekin, eta pentsatu nuen, beno, zergatik ez Eusko Jaurlaritzarekin? Eta halaxe abiatu zen. Orain katalanezko eta galizierazko klaseetara baino jende gehiago dator euskarazkoetara. Gaztelania edo alemana ikastera askoz ere jende gehiago joaten da, noski...

- Zenbait ikasle dituzu? Zerk bultzatzen ditu euskara ikastera?

- Aurreneko ikasturtean 20 ikasle izan nituen; aurten gutxixeago dira, ordutegia okerragoa delako. Euskara ikasi nahi dute oso berezia delako eta euskal gramatika, batez ere ergatiboa, interesatzen zaielako. Ikasle gehienak Hizkuntzalaritza Orokorra edo Filologia Espainiarra ari dira ikasten, baina denetariko jendea dabil. Aurtengo ikasleetariko batek, esaterako, Finlandiar Filologia du ikasgai nagusia; iazko ikasle batzuek informatika edo matematika ikasten zuten... Uste dut, dena den, badugula guztiok bateratzen gaituen zerbait: berezi samarrak gara!

- Hizkuntza ikastera mugatzen al dira zuen saioak?

- Hizkuntzari dagokionez, oinarrizko mailan gabiltza, oinarrizko hiztegia, deklinabidea eta aditza ikasten, baina horrez gain Euskal Herriko historiariz hitz egiten dugu, musika entzuten dugu, bideoak ikusten...



Vocento
Monitor de tráfico Bidegi Canal Meteo Webcam