Aurten ere Iturburun 1980-1981 kurtsoan egondako ikasle ohien bazkaria egongo da, «denok berriz elkar ikusteko eta ikastolan bizitakoak umore onez gogoratzeko. Apirilaren 1ean izango da eta eguerdiko 12:00etan elkartuko gara Koskor tabernan. Ondoren bazkaria Guri-guri jatetxean izango da eta gero gerokoak. Jakiteko zenbat elkartuko garen eta antolakuntza errazteko, kontu korronte bat zabaldu dugu. Kutxan, 21010090250125362871 zenbakian, martxoaren 30ean baino lehen izen-abizenak eman eta 30 euro sartu. Ea ahalik eta gehien elkartzen garen eta egun polit bat igarotzen dugun».